HTML esportazioa - 3. orrialdea

Grafiko mota eta helburuko pantaila-bereizmena zehazten ditu.

Komando hau erabiltzeko...

LibreOffice Draw edo LibreOffice Impress aplikazioetako Fitxategia - Esportatu menuan, hautatu HTML fitxategi mota, morroiaren 3. orria


Gorde irudiak honela

Irudiaren formatua zehazten du. Esportaziorako konpresio-balioa ere zehatz dezakezu.

PNG - Portable Network Graphics formatua

Fitxategiak PNG fitxategi gisa esportatzen dira. PNG fitxategiak galerarik gabe konprimituak dira, eta 256 kolore baino gehiago izan ditzakete.

GIF - Graphics Interchange Format

Fitxategiak GIF fitxategi gisa esportatuko dira. GIF fitxategiek ez dituzte datuak galtzen konprimitzen direnean eta gehienez 256 kolore dituzte.

JPG - Fitxategi-formatu konprimitua

Fitxategiak JPEG fitxategi gisa esportatzen dira. JPEG fitxategiak konprimituak dira, konpresioa doitu daiteke, eta 256 kolore baino gehiago izan ditzakete.

Kalitatea

JPEG grafikoen konpresio-faktorea zehazten dute. % 100 balioak datu-area handi baterako kalitate onena eskaintzen du. % 25 faktorearekin irudi-kalitate txikiagoko fitxategi txikiak lortzen dira.

Monitorearen bereizmena

Helburuko pantailaren bereizmena definitzen du. Hautatutako bereizmenaren arabera, irudia tamaina txikian bistaratuko da. Jatorrizko tamaina gehienez % 80 txikiagotu daiteke.

Bereizmen txikia (640x480 pixel)

Hautatu bereizmen txikia fitxategiaren tamaina txiki mantentzeko, diapositiba asko dituen aurkezpena izan arren.

Bereizmen ertaina (800x600 pixel)

Hautatu bereizmen ertaina tamaina ertaineko aurkezpenerako.

Bereizmen handia (1024x768 pixel)

Hautatu bereizmen handia kalitate oneko diapositiba bistaratzea egiteko.

Esportatu

Esportatu soinua diapositiba orrialdez aldatzean

Diapositiba-trantsiziorako efektu gisa definitu diren soinu-fitxategiak esportatu direla zehazten du.