HTML esportazioa - 2. orrialdea

Argitalpen mota zehazten du.

Markoak sartu, titulua sortu edo aurkezpenaren oharrak bistaratu nahi dituzun zehatz daiteke.

Komando hau erabiltzeko...

LibreOffice Draw edo LibreOffice Impress aplikazioetako Fitxategia - Esportatu menuan, hautatu HTML fitxategi mota, morroiaren 2. orria


Argitalpen mota

Aurreikusitako esportaziorako oinarrizko ezarpenak zehazten ditu.

HTML formatu estandarra

Esportazio-orrialdeetatik HTML orrialdeak sortzen ditu.

HTML estandarra markoekin

Markoak dituzten HTML orrialde estandarrak sortzen ditu. Esportatutako orrialdea marko nagusian jarriko da, eta ezkerreko markoan edukien taula bat agertuko da hiperesteka formarekin.

Sortu titulu-orrialdea

Zure dokumenturako titulu-orrialdea sortzen du.

Zure oharrak ere bistaratu direla zehazten du.

Automatikoa

Lehenetsitako HTML aurkezpenak kiosko esportazio gisa sortzen ditu, diapositibak automatikoki aldatzen dira zehaztutako denbora igaro ondoren.

Dokumentuan adierazi bezala

Diapositiba-trantsizioa diapositiba bakoitzarentzat aurkezpenenean ezarri duzun denboraren arabera dago. Eskuzko orrialde-trantsizioa ezarri baduzu, HTML aurkezpenak orrialde berri bat erakutsiko du teklatuko edozein tekla sakatzean.

Automatikoa

Orrialde-trantsizioa automatikoki egingo da definitutako denbora igaro ondoren, eta ez ditu aurkezpenaren edukiak kontuan hartzen.

Diapositiba-ikuspegiaren iraupena

Diapositiben bistaratze-denbora definitzen du.

Amaigabea

HTML aurkezpena automatikoki berrabiarazten du azken diapositiba bistaratu ondoren.

WebCast

WebCast esportazio batean, Perl edo ASP laguntzadun script automatikoak sortuko dira. Hala, hizlariak (adibidez, hitzaldia telefonoz ematen ari dena Internet bidezko diapositiba-aurkezpen bat erabiliz) orrialdeak alda ditzake entzuleen web nabigatzailea erabiliz. WebCast atalean informazio gehiago dago.

Zerbitzariko orri aktiboak (ASP)

ASP aukera hautatzean, WebCast esportazioak ASP orrialdeak sortzen ditu. Kontuan izan HTML aurkezpen hori ASP onartzen duen web zerbitzari baten bidez bakarrik eman daitekeela.

Perl

WebCast-ek HTML orrialdeak eta Perl scriptak sortzen ditu.

Entzuleentzako URLa

Zehaztu aurkezpenaren erakusleak aurkezpena ikusteko Web arakatzailean sartu behar duen URLa (absolutua edo erlatiboa).

Aurkezpenerako URLa

Zein URLrekin (absolutua edo erlatiboa) sartu duzun sortutako HTML aurkezpena web zerbitzarian zehazten du.

Perl scriptentzako URLa

Sortutako Perl scriptentzako URLa (absolutua edo erlatiboa) zehazten du.

WebCast esportazioari buruzko informazio gehiago

Bi aukera daude LibreOffice Impresseko aurkezpenak WebCast teknologia erabiliz esportatzeko. Zerbitzariko orri aktiboak (ASP) eta Perl.

Abisu-ikonoa

Edonola ere, WebCast-ek scripting gisa Perl edo ASP eskainiko duen HTTP zerbitzaria behar du. Beraz, esportazio-aukera, batez ere, erabiltzen den HTTP zerbitzariaren araberakoa izango da.


WebCast ASP-n

Esportatzen

Ez erabili direktorio berdina bi HTML esportaziotarako.

ASP WebCast-en erabilera

WebCast erabil dezakezu esportatutako fitxategietara HTTP zerbitzari baten bidez sar zaitezkeen unetik aurrera.

Adibidea:

Demagun Microsoft Internet Information zerbitzaria instalatu duzula ordenagailuan. "c:\Inet\wwwroot\presentation" direktorioa sartu duzu HTML irteera-direktorio gisa IIS instalatzean. Zure ordenagailuko URLa honakoa da: "http://myserver.com".

Entzuleek ikus dezakete aurkezleak hautatu duen diapositiba http://myserver.com/presentation/webcast.asp URLaren bidez. Ezin dira mugitu URL honetan dauden beste diapositiba batzuetara, fitxategi-izenak ezagutzen ez badira. Egiaztatu HTTP zerbitzariak ez duela direktorio-zerrenda erakusten.

WebCast Perl-en bidez

Esportatzen

Perl WebCast-en erabilera

Esportazio-prozesuan sortutako fitxategiak orain Perl onartzen duen HTTP zerbitzarian ezarri behar dira. Hori ezin da automatikoki egin, Perl onartzen duten HTTP zerbitzariak mota askotakoak direlako. Ondoren azalduko dira jarraitu beharreko urratsak. Jo zerbitzariaren gidara edo sareko administratzailearengana urrats horiek zure zerbitzarian nola aplikatu jakiteko.

Orain WebCast erabiltzeko moduan egon beharko zenuke.

Adibidea:

Adibide honetan, HTTP zerbitzaria duen Linux ordenagailu bat duzu. Zure HTTP zerbitzariaren URLa http://myserver.com da eta zure HTML dokumentuaren irteera-direktorioa //user/local/http/ direktorioa da. Zure Perl scriptak //user/local/http/cgi-bin/ direktorioan daude. Idatzi secret.htm esportazio-fitxategiaren izen gisa eta presentation.htm entzuleentzako URL gisa. Aurkezpenerako URLa testu-koadroan, idatzi http://myserver.com/presentation/ eta Perl script-entzako URLan, idatzi http://myserver.com/cgi-bin/.

Perl fitxategiak instalatzen amaitzean, aurkezlea aurkezpena ematen hasi ahalko da. Entzuleek aurkezpena honako URLan ikusi ahal izango dute: http://myserver.com/presentation/presentation.htm.