HTML esportazioa

HTML formatuan LibreOffice Draw edo LibreOffice Impress dokumentuak argitaratzeko ezarpenak definitzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

LibreOffice Draw edo LibreOffice Impress aplikazioetako Fitxategia - Esportatu menuan, hautatu "HTML dokumentua" fitxategi mota eta elkarrizketa-koadro hau automatikoki irekiko da


Morroiaren bigarren orrialdean hautatzen duzunaren arabera bistaratzen diren orrialdeak desberdinak dira.

HTML esportazioa - 1. orrialdea

Lehenengo orrialdean lehendik dagoen diseinu bat hauta dezakezu edo berri bat sortu.

HTML esportazioa - 2. orrialdea

Argitalpen mota zehazten du.

HTML esportazioa - 3. orrialdea

Grafiko mota eta helburuko pantaila-bereizmena zehazten ditu.

HTML esportazioa - 4. orrialdea

Argitalpeneko titulu-orrialdean bistaratu behar den informazioa zehazten du.

HTML esportazioa - 5. orrialdea

Nabigatzeko botoi-estilo bat definitzen du aurkezpen-diapositiben bidez.

HTML esportazioa - 6. orrialdea

Aurkezpenaren koloreak definitzen ditu.

< Aurrekoa

Aurreko orrialdean eginiko hautapenetara itzultzen da. Uneko ezarpenak gordeta egongo dira. Botoi hau hautatzeko, bigarren edizio-urratsean egon behar duzu.

Hurrengoa >

Uneko ezarpenak gordetzen ditu eta hurrengo orrialdera joaten da. Botoi hau inaktibo bihurtuko da elkarrizketa-koadroaren azken orrialdean.

Sortu

Zure hautapenen arabera dokumentu berriak sortzen ditu eta disko gogorrean gordetzen ditu.

Ohar-ikonoa

LibreOffice(e)k uneko morroiaren ezarpenak gordetzen ditu eta lehenetsi gisa erabiliko ditu morroia berriro irekitzean.