Txostenen morroia - Sortu txostena

Txosten estatiko edo dinamiko gisa sor dezakezu txostena. Txosten dinamiko bat irekitzen duzunean, uneko datu-edukia bistaratuko da. Txosten estatiko bat irekitzen duzunean, txosten estatikoak sortu zenean zituen datuak bistaratuko dira beti.

Komando hau erabiltzeko...

Sakatu Erabili morroia txostena sortzeko datu-baseen fitxategi-leiho batean.


Txostenaren titulua

Orrialde bakoitzean tituluaren lerroan inprimatutako titulua zehazten du.

Txosten estatikoa

Txostena modu estatikoan gordetzen du. Txosten estatikoa irekitzean, hura sortu zenean erabilitako datuak bistaratuko dira beti.

Txosten dinamikoa

Txostena txantiloi gisa gordetzen du. Txosten dinamiko bat irekitzen denean, uneko datu-edukia bistaratzen da.

Aldatu txostenaren diseinua

Amaitu aukeran klik egitean, txostena gorde egingo da eta editatzeko irekiko da.

Sortu txostena orain

Amaitu aukeran klik egitean, txostena gorde egingo da.