Txostenen morroia - Elkartzea

Eremu baten edo gehiagoren balioak dituzten txostenak elkar daitezke. Hautatu txostena sortzeko elkartuko diren eremuak. Txosten batean gehienez lau eremu elkar daitezke. Eremu bat baino gehiago elkartzen direnean, LibreOffice aplikazioak talde-mailaren arabera habiaratzen ditu taldeak.

Komando hau erabiltzeko...

Sakatu Erabili morroia txostena sortzeko datu-baseen fitxategi-leiho batean.


Eremuak

Morroiaren aurreko orrialdean hautatutako eremuak zerrendatzen ditu. Txosten bat eremu baten bidez elkartzeko, hautatu eremu-izena, ondoren > botoia. Elkartzeko lau maila hauta ditzakezu gehienez.

Elkartzeak

Txostena elkartzeko eremuak zerrendatzen ditu. Elkartze-maila bat kentzeko, hautatu eremu-izena, eta ondoren egin klik < botoian. Elkartzeko lau maila hauta ditzakezu gehienez.

>

Egin klik hautatutako eremua geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

<

Egin klik hautatutako eremua geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

Txostenen morroia - Ordenatzeko aukerei buruzko informazio gehiago