Txostenen morroia - Eremu-hautapena

Sortzen ari zaren txostenaren taula edo kontsulta zehazten du, eta txostenean zein eremu sartu nahi dituzun.

Komando hau erabiltzeko...

Sakatu Erabili morroia txostena sortzeko datu-baseen fitxategi-leiho batean.


Taulak edo kontsultak

Hautatu txostena zein taula edo kontsultarentzat sortuko den.

Eremu erabilgarriak

Hautatutako taulako edo kontsultako datu-basearen eremuen izenak bistaratzen ditu. Egin klik eremu bat hautatzeko edo eutsi sakatuta Shift edo tekla sakatzen duzun bitartean, eremu bat baino gehiago hautatzeko.

Txosteneko eremuak

Txosten berrian dauden eremu guztiak bistaratzen ditu.

>

Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

>>

Egin klik eremu guztiak geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

<

Egin klik hautatutako eremua(k) geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

<<

Egin klik eremu guztiak geziak seinalatutako kutxara mugitzeko.

Txostenen morroia - Etiketa eremuei buruzko informazio gehiago