Agendaren morroia

Agenda-txantiloi bat sortzen lagunduko dizu morroi honek. Konferentzia, bilera eta abarreko eztabaida-gaiak zehazteko gai-zerrenda erabil dezakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Morroiak - Gai-zerrenda


LibreOffice(e)k gai-zerrenden eredu-txantiloiak ditu. Txantiloi horiek zure beharretarako egoki ditzakezu. Morroiak hainbat diseinu-aukera eskainiko dizkizu dokumentu-txantiloiak sortzeko. Aurrebistaren bidez, gai-zerrendak zer itxura edukiko duen ikusi ahal izango duzu.

Morroian, sarrerak nahi dituzunean alda ditzakezu. Orrialde osoa edo orrialde guztiak salta ditzakezu. Kasu horretan, uneko ezarpenak (edo lehenetsiak) erabiliko dira.

Agendaren morroia - Orrialde-diseinua

Agendarako orrialde-diseinua zehazten du.

Agendaren morroia - Informazio orokorra

Bileraren data, ordua, titulua eta lekua zehazten ditu.

Agendaren morroia - Sartu beharreko goiburuak

Agendan sartu nahi dituzun izenburuak zehazten ditu.

Agendaren morroia - Izenak

Agendan inprimatuko diren izenak zehazten ditu.

Agendaren morroia - Agenda-elementuak

Agenda-txantiloian inprimatuko diren gaiak zehazten ditu.

Agendaren morroia - Izena eta lekua

Aukeratu agenda-txantiloiaren titulua eta lekua.

Atzera

Aurreko orrialdean egindako hautapenetara itzultzen da. Uneko ezarpenak ez dira aldatuko. Botoi hau lehenengo orrialdetik aurrera aktibatzen da.

Hurrengoa

Morroiak uneko ezarpenak gordetzen ditu eta hurrengo orrialdera pasatzen da. Azken orrialdera iritsitakoan, botoia desaktibatu egingo da.

Amaitu

Morroiak dokumentu-txantiloia sortu eta disko gogorrean gordeko du, zure hautapenei kasu eginda. Txantiloian oinarritutako dokumentu berri bat agertuko da laneko arean, "X izengabea" izenarekin (X letrak zenbaki automatiko bat adierazten du).

Utzi

Utzin klik egitean itxi egiten da elkarrizketa-koadroa aldaketak gorde gabe.

Ohar-ikonoa

LibreOffice(e)k uneko ezarpenak morroian gordetzen ditu, hautatutako dokumentu-txantiloiaren arabera. Ezarpen horiek modu lehenetsian erabiliko dira morroia aktibatzen den hurrengoan.