Morroiak

Gutun komertzialak eta pertsonalak, faxak, gai-zerrendak, aurkezpenak eta abar egiteko laguntzen dizu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Morroiak


Gutuna

Gutun-txantiloi baten morroia hasten da.

Faxa

Faxen morroia irekitzen du. Morroiaren laguntzaz fax-dokumentuen dokumentu-txantiloiak sor ditzakezu. Ondoren, fax-dokumentuak inprimagailu batean edo fax-makina batean inprima ditzakezu, faxaren kontrolatzaile-softwarea erabilgarri badago.

Agenda

Agenda-txantiloi bat sortzen lagunduko dizu morroi honek.

Dokumentu-bihurtzailea

LibreOffice(e)k erabiltzen duen OpenDocument XML formatuan dokumentuak kopiatzen eta bihurtzen ditu.

Euro-bihurtzailea

LibreOffice Calc dokumentuetan eta LibreOffice Writer dokumentuen eremu eta tauletan aurkitutako diru kopuruak euro bihurtzen ditu.

Helbideen datu-iturburua

Morroi honek lehendik dagoen helbide-liburu bat LibreOffice(e)n datu-iturburu gisa erregistratzen du.