3D ezarpenak

Hautatutako 3D objektuen propietateak kontrolatzen ditu 3D ezarpenen tresna-barrak.

Estrusioa aktibatu/desaktibatu

3D efektuak aktibatzen eta desaktibatzen ditu hautatutako objektuetarako.

Okertu beherantz

Hautatutako objektua beherantz okertzen du bost gradu.

Okertu gorantz

Hautatutako objektua gorantz okertzen du bost gradu.

Okertu ezkerrerantz

Hautatutako objektua ezkerrerantz okertzen du bost gradu.

Okertu eskuinerantz

Hautatutako objektua eskuinerantz okertzen du bost gradu.

Sakonera

Estrusio-sakoneraren leihoa irekitzen du.

Hautatu estrusio-sakonera bat.

Sartu estrusio-sakonera bat.

Norabidea

Estrusio-norabidearen leihoa irekitzen du.

Hautatu norabide bat.

Hautatu estrusio-metodo paraleloa edo perspektibakoa.

Argiztapena

Estrusio-argiztapenaren leihoa irekitzen du.

Hautatu argiztapenaren norabidea.

Hautatu argiztapenaren intentsitatea.

Gainazala

Estrusio-gainazalaren leihoa irekitzen du.

Hautatu gainazal-materialaren edo hari-bilbearen bistaratzea.

3D kolorea

Estrusio-kolorearen tresna-barra irekitzen du.