Edukia - Laguntzaren gai nagusiak
Laguntzaren gai nagusiak bistaratzen ditu, fitxategi-kudeatzaile batean karpetak antolatzen diren bezala ordenatuta.
Itxitako karpeta bat irekitzeko, egin klik bikoitza. Azpikarpetak eta laguntza-orrialdeak bistaratuko dira.
Irekitako karpeta bat ixteko, egin klik bikoitza. Azpikarpetak eta laguntza-orrialdeak ezkutatuko dira.
Dokumentu-ikono bati dagokion laguntza-orrialdea bistaratzeko, egin klik bikoitza.
Dokumentuak irekitzeko eta sarrerak goitik behera zabaltzeko eta tolesteko, erabili gezi-teklak Enter teklarekin batera.