LibreOffice laguntzaren leihoa

Abisu-ikonoa

Softwarearen bertsio guztietarako laguntza-sistemak iturburu-fitxategi berak ditu oinarri. Baliteke laguntzan azaltzen diren funtzio batzuk banaketa jakin honetan ez etortzea. Halaber, gerta daiteke banaketa batek bakarrik dauzkan eginbide batzuk laguntza honetan ez aipatzea.


Unean hautatutako laguntza-orrialdea ikusiko duzu laguntzaren leihoan.

Tresna-barrak laguntza-sistema kontrolatzeko funtzio garrantzitsuak ditu:

Icon

Nabigazio-panela ezkutatzen eta erakusten du.

Icon

Aurreko orrialdera itzuliko da.

Icon

Hurrengo orrialdera joango da

Icon

Uneko laguntza-gaiarenlehen orrialdera joango da

Icon

Uneko orrialdea inprimatzen du

Icon

Orrialde hau gehitzen du laster-marketan

Bilaketa ikonoa

Bilatu orrialde honetan elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Laguntza-dokumentuko laster-menuan ere aurki daitezke komando hauek.

Laguntza-orrialdea

Laguntza-ikustailetik arbelera kopia dezakezu sistema-eragilean kopiatzeko komando estandarren bidez. Adibidez:

  1. Laguntza-orrialde batean, hautatu kopiatu nahi duzun testua.

  2. Press +C.

Uneko Laguntza-orrialdean bilatzeko:

  1. Egin klik Bilatu orrialde honetan ikonoan.

    Bilatu orrialde honetan elkarrizketa-koadroa irekiko da.

    Ohar-ikonoa

    Bestela, laguntza-orrian klik egin eta +F sakatu dezakezu.


  2. Bilatu koadroan, idatzi bilatu nahi duzun testua.

  3. Hautatu erabili nahi dituzun bilaketa-aukerak.

  4. Egin klik Bilatu botoian.

    Orrialdean bilaketa-terminoaren hurrengo agerraldia aurkitzeko, egin klik berriro Bilatu botoian.

Nabigazio-panela

Laguntza-leihoaren nabigazio-panelak Edukia, Indizea, Bilatu eta Laster-markakfitxa-orriak ditu.

Goi-goian dagoen zerrenda-koadroan LibreOfficeko beste laguntza-modulu batzuk hauta daitezke. Indizea eta Bilatu fitxa-orriek hautatutako LibreOffice moduluaren datuak dituzte soilik.

Edukia

Modulu guztien gai nagusien indize bat bistaratzen du.

Indizea

Une honetan hautatuta dagoen LibreOffice aplikazioaren modulurako indizeko gako-hitzen zerrenda bat bistaratzen du.

Bilatu

Testu osoko bilaketa egin daiteke. Unean hautatutako LibreOffice moduluaren laguntza-eduki osoan egingo du bilaketa.

Laster-markak

Erabiltzaileak definitutako laster-markak daude. Laster-markak edita edo ezaba ditzakezu, edo klik egin eta dagozkien orrialdeetara eramango zaituzte.