Laguntza eskuratzea

LibreOffice webgunean ere laguntza aurkitu dezakezu:www.libreoffice.org.

Uneko laguntza-zerbitzuen laburpena ikusi nahi baduzu,Readme fitxategian aurkituko duzu, LibreOffice karpetan.

Hizkuntza lokalerako laguntzako orriak

LibreOffice lokalizazio-proiektuek laguntza-orriak eskaintzen dituzten tokiko hizkuntzetan. Ikusi jatorrizko hizkuntzetako proiektuen ikuspegi orokorra www.libreoffice.org/community/nlc/ gunean. Ingelesezko laguntza eta euskarria aurkituko duzu LibreOffice webgunean, www.libreoffice.org estekan.

Posta-zerrendak

Egin galderak LibreOffice aplikazioari buruz, bilatu boluntarioek ematen duten laguntza, eta ireki eztabaidak posta-zerrenda publikoetan. Posta-zerrenda orokorrak eta espezializatuak daude LibreOffice webgunean, www.libreoffice.org/get-help/mailing-lists/ gunean.

Foroa

Sareko foroetara sartu zaitezke eta LibreOffice aplikazioari buruzko galderak erantzun. Aukeratu Laguntza - Lortu laguntza sarean... zure hizkuntzan dagoen forora sartzeko.

Segurtasuna

Software hau erabiltzean segurtasun-auziekin kezkatuta bazaude, garatzaileekin harremanetan jar zaitezke posta-zerrenda publikoan. Beste erabiltzaileekin edozein kontuz hitz egin nahi baduzu, bidali posta-mezu bat users@libreoffice.org posta-zerrenda publikora.

Deskargak

LibreOffice aplikazioaren azken bertsioa deskargatzeko: www.libreoffice.org/download/.

Dokumentazioa

Dokumentazioa (PDFak, tutorialak, gidak...) deskarga dezakezu LibreOffice dokumentazio-webgunetik (documentation.libreoffice.org). Dokumentazio-webgunera sartzeko beste modu bat Laguntza - Erabiltzailearen gidak... erabiltzea da.

Parte hartu eta itzuli besteei jaso duzuna

Mundu mailako LibreOffice komunitateak zeregin aktiboren bat izan nahi baduzu, atseginez hartuko ditugu zure iradokizunak, eginbide berrien proposamenak, hobekuntzen proposamenak, ohiko galderen edo artikuluen idazketa, tutorialen, bideoen eta eskuliburuen sorrera, etab.

Bisitatu webguneko 'Get involved' orria eta jarraitu ekarpenak egin nahi duten jendearentzako estekak.