LibreOfficeko laster-tekla nagusiak

Ohar-ikonoa

Laster-tekla batzuk mahaigaineko sistemari eslei dakizkioke. Mahaigaineko sistemari esleitutako teklak ez dira erabilgarri egongo LibreOffice(e)n. Saia zaitez tekla desberdinak esleitzen LibreOffice(e)n, Tresnak - Pertsonalizatu - Teklatua aukerarekin, edo mahaigaineko sisteman.


Laster-teklen erabilera

Aplikazioen funtzionaltasun gehienak laster-teklen bitartez erabili daitezke. Esaterako, laster-teklak Ireki sarreraren alboan ageri da, Fitxategia menuan. Funtzio hori laster-teklaren bidez erabili nahi baduzu, eutsi sakatuta eta ondoren sakatu O tekla. Asakatu bi teklak elkarrizketa-koadroa agertu ondoren.

Aplikazioko eragiketa gehienak egiteko, sagua edo teklatua erabiltzea aukera dezakezu.

Elkarrizketa-koadroak laster-teklen bidez kontrolatzea

Beti dago elementu bat nabarmenduta elkarrizketa-koadroetan - normalean marko hautsi baten bidez markatuta dago. Elementu hori botoi bat, aukera-eremu bat, zerrenda-koadro bateko sarrera bat edo kontrol-lauki bat izan daiteke. Esan ohi da nabarmendutako elementuak fokua duela. Fokua duena botoi bat bada, 'Enter' sakatzen bada botoian klik egin izan bazenu bezala da. Kontrol-lauki bat txandakatu egingo da zuriunea sakatzean. Aukera-eremu batek fokua badu, erabili gezi-teklak area horretan aktibatutako aukera-eremua aldatzeko. Erabili Tab tekla elementu edo area batetik hurrengora joateko, eta Shift+Tab aurkako norabidean joateko.

IHES sakatzen baduzu, elkarrizketa-koadroa itxi egingo da aldaketak gorde gabe.

Sagu-ekintzen laster-teklak

Arrastatzea eta jaregitea erabiltzen ari bazara, edo saguarekin hautatzen edo objektuetan eta izenetan klik egiten ari bazara, Shift, eta zenbaitetan teklak erabili ditzakezu funtzionaltasun gehiago izateko. Arrastatu eta jaregitean erabilgarri dauden moldatutako funtzioa adierazteko, saguaren erakuslearen forma aldatu egingo da. Fitxategiak edo beste zenbait objektu hautatzean, tekla aldarazleek hautapena hedatu dezakete - beharrezkoa denean, funtzioen azalpena agertuko da.

Testua sartzeko eremuak

  1. Laster-menu bat ireki dezakezu, eta bertan aurkituko dituzu gehien erabiltzen diren komandoak.

  2. Erabili +Shift+S laster-teklak karaktere bereziak elkarrizketa-koadroa irekitzeko eta karaktere berezi bat edo gehiago txertatzeko.

  3. Erabili +A testu osoa hautatzeko. Erabili eskuinerako edo ezkerrerako geziaren tekla hautapena kentzeko.

  4. Hitz bat hautatzeko, egin klik bikoitza hitz horretan.

  5. Testua sartzeko eremu batean, klik hirukoitzak eremu osoa hautatzen du. Testu-dokumentuen hautapen batean klik hirukoitzak uneko esaldia hautatzen du.

  6. Erabili +Del kurtsorearen kokalekutik hitzaren amaierara dagoen guztia ezabatzeko.

  7. eta eskuinerako edo ezkerrerako gezi-tekla erabilita, kurtsoreak hitz batetik bestera jauzi egingo du; Shift teklari ere sakatuta eusten badiozu, hitzak bata bestearen atzetik hautatuko dira.

  8. Txertatze modua eta gainidazketa modua txandakatzeko, TXERT tekla erabiltzen da.

  9. Testu-koadro baten barnean eta kanpoan arrastatu eta jaregin erabil daiteke.

  10. +Z laster-teklak aldaketak banaka desegiteko erabiltzen dira; horrela, lehen aldaketa baino lehen zuen egoerara itzuliko da testua.

  1. LibreOffice aplikazioak osatze automatikoko funtzio bat du, zenbait testu eta zerrenda-koadrotan automatikoki aktibatzen dena. Esaterako, sartu URL eremuan eta osatze automatikoko funtzioak "a" letrarekin hasten den lehen fitxategia edo lehen direktorioa bistaratuko du.

  2. Beste fitxategi eta direktorio batzuetara joateko, erabili beherako gezi-tekla. Azpidirektorio bat URL eremuan bistaratzeko, erabili eskuinerako gezi-tekla. Osatze Automatiko bizkorra erabilgarri izango duzu, URLaren zati bat idatzi ondoren End tekla sakatzen baduzu. Bilatzen ari zaren programa, dokumentu edo direktorioa aurkitutakoan, sakatu Enter tekla.

Makroak etetea

Exekutatzen ari den makro bat amaitu nahi baduzu, sakatu +Shift+Q.

LibreOffice suiteko laster-tekla nagusien zerrenda

Laster-teklak menu-zerrendaren eskuinaldean daude, dagozkien menu-komandoen ondoan.

Elkarrizketa-koadroak kontrolatzeko laster-teklak

Laster-teklak

Efektua

Sartu tekla

Elkarrizketa-koadro batean fokua duen botoia aktibatzen du

Ihes

Ekintza edo elkarrizketa-koadroari amaiera ematen dio. LibreOffice Laguntzan bazaude: maila bat gora egiten du.

Zuriune-barra

Elkarrizketa-koadroetan fokua duen kontrol-laukia txandakatzen du (hautatu/desautatu).

Gezi-teklak

Elkarrizketa-koadroko aukera-areako kontrol-eremu aktiboa aldatzen du.

Tab

Fokua hurrengo areara edo elementura eramaten du elkarrizketa-koadroetan.

Shift+Tab

Fokua aurreko areara edo elementura eramaten du elkarrizketa-koadroetan.

+beherako gezia

Elkarrizketa-koadroan unean hautatuta dagoen kontrol-eremuko zerrenda irekitzen du. Konbinazio-koadroez gain, ikono-botoietan eta laster-menuetan ere aplikatzen dira laster-tekla hauek. Irekitako zerrenda bat ixteko, sakatu Ihes tekla.


Dokumentuak eta leihoak kontrolatzeko laster-teklak

Laster-teklak

Efektua

+O

Dokumentu bat irekitzen du.

+S

Uneko dokumentua gordetzen du.

+N

Dokumentu berria sortzen du.

+Shift+N

Txantiloiak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

+P

Dokumentua inprimatzen du.

+F

Bilatu tresna-barra aktibatzen du.

+H

Bilatu eta ordeztu elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

+Shift+F

Bilatutako azken hitz edo terminoa berriro bilatzen du.

+Shift+R

Dokumentu-ikuspegia birmarrazten du.

+Shift+I

Hautapen-kurtsorea aktiba edo desaktiba daiteke irakurtzekoa soilik den testuan.

LibreOffice laguntzan: laguntza orri nagusira joaten da.

Shift+F2

Unean hautatutako komando, ikono edo kontrolerako aholku luzeak aktibatzen ditu.

F6

Fokua hurrengo azpileihoan ezartzen du (adibidez: dokumentua/datu-iturburuaren ikuspegia).

Shift+F6

Fokua aurreko azpileihoan ezartzen du.

F10

Lehenengo menua aktibatzen du (Fitxategia menua)

Shift+F10

Laster-menua irekitzen du.

+F4 edo +F4

Uneko dokumentua ixten du (itxi LibreOffice irekitako azken dokumentua ixten denean)

+Q

Aplikaziotik irteten da.


Dokumentuak editatzeko edo formateatzeko laster-teklak

Laster-teklak

Efektua

+Tab

Goiburu baten hasieran kokatuta dagoenean, fitxa bat txertatuko da.

Sartu (OLE objektu bat hautatuta badago)

Hautatutako OLE objektua aktibatzen du.

Sartu (marrazki-objektu bat edo testu-objektu bat hautatuta badago)

Testuaren sarrera modua aktibatzen du.

+X

Hautatutako elementuak ebakitzen ditu.

+C

Hautatutako elementuak kopiatzen ditu.

+V

Arbelean dagoena itsasten du.

+Shift+V

Arbeleko formaturik gabeko testua itsasten du. Testua txertatze-puntuan dagoen formatua erabiliz itsasten da.

+Shift+V

Itsatsi berezia elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

+A

Dena hautatzen du.

+Z

Azken ekintza desegiten du.

Azken ekintza berregiten du.

+Shift+Y

Azken ekintza errepikatzen du.

+I

Etzana atributua aplikatzen zaio hautatutako areari. Kurtsorea hitz baten gainean kokatuta badago, hitz hori ere letra etzanez agertuko da.

+B

Lodia atributua aplikatzen zaio hautatutako areari. Kurtsorea hitz baten gainean kokatuta badago, hitz hori ere letra lodiz agertuko da.

+U

Azpimarra atributua aplikatzen zaio hautatutako areari. Kurtsorea hitz baten gainean kokatuta badago, hitz hori ere azpimarratuta agertuko da.

Hautatutako testuaren edo objektuaren zuzeneko formatua kentzen du (Formatua - Garbitu zuzeneko formatuan bezala)


Galeriako laster-teklak

Laster-teklak

Emaitza

Tab

Area batetik bestera joaten da.

Shift+Tab

Area arteko mugimenduak (atzerantz)


Galeriako Gai berria areako laster-teklak:

Laster-teklak

Emaitza

Gorako gezia

Hautapena maila bat igotzen du.

Beherako gezia

Hautapena beherantz mugitzen du.

+Enter

Propietateak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Shift+F10

Laster-menua irekitzen du.

+U

Hautatutako gaiak freskatzen ditu.

+R

Idatzi titulua elkarrizketa-koadroa irekitzen da.

+D

Hautatutako gaia ezabatzen du.

Txertatu

Gai berria txertatzen du


Galeriaren aurrebista-areako laster-teklak:

Laster-teklak

Emaitza

Hasi

Lehenengo sarrerara joango da.

Bukaera

Azken sarrerara joango da.

Ezkerrerako gezia

Hurrengo galeria-elementua hautatzen du ezkerrean.

Eskuin-gezia

Hurrengo galeria-elementua hautatzen du eskuinean.

Gorako gezia

Hurrengo galeria-elementua hautatzen du goian.

Beherako gezia

Hurrengo galeria-elementua hautatzen du behean.

Orrialdea gora

Korritu gora pantaila bat.

Orrialdea behera

Korritu behera pantaila bat.

+Shift+Insert

Hautatutako objektua objektu estekatu gisa txertatzen da uneko dokumentuan.

+I

Hautatutako objektuaren kopia bat txertatzen da uneko dokumentuan.

+T

Idatzi titulua elkarrizketa-koadroa irekitzen da.

+P

Gaien ikuspegitik objektuen ikuspegira (eta alderantziz) aldatzen da.

Zuriune-barra

Gaien ikuspegitik objektuen ikuspegira (eta alderantziz) aldatzen da.

Sartu

Gaien ikuspegitik objektuen ikuspegira (eta alderantziz) aldatzen da.

Urrats bat atzerantz (objektuen ikuspegian soilik)

Itzuli ikuspegi nagusira.


Datu-base baten taula batean errenkadak eta zutabeak hautatzea (+Shift+F4 teklekin irekita)

Laster-teklak

Emaitza

Zuriune-barra

Errenkada-hautapena txandakatzen du, errenkada editatze moduan dagoenean izan ezik.

+espazio-barra

Errenkada-hautapena txandakatzen du.

Shift+Zuriune-barra

Uneko zutabea hautatzen du

+Page Up

Erakuslea aurreneko errenkadara eramaten du

+Page Down

Erakuslea azkenengo errenkadara eramaten du


Marrazkietarako laster-teklak

Laster-teklak

Emaitza

Hautatu tresna-barra F6 teklaren bidez. Erabili beherako gezia eta eskuinerako gezia tresna-barran hautatu nahi duzun ikonoa hautatzeko, eta sakatu +Enter

Marrazki bat txertatzen du.

Aukeratu dokumentua honekin: +F6 eta sakatu Tab

Marrazki bat hautatzen du.

Tab

Hurrengo marrazkia hautatzen du.

Shift+Tab

Aurreko marrazkia hautatzen du.

+Home

Lehenengo marrazkia hautatzen du.

+End

Azken marrazkia hautatzen du.

Ihes

Marrazki-hautapena amaitzen da.

Ihes (heldulekuaren hautapen moduan)

Irten heldulekuaren hautapen modutik, eta itzuli objektuaren hautapen modura.

Gorako/beherako/ezkerrerako/eskuinerako gezia

Lekuz aldatu hautatutako puntua (atxiki saretari funtzioak desgaituta egongo dira, baina amaiera-puntuak bata bestearekin atxikitzen dira).

+Gorako/beherako/ezkerrerako/eskuinerako gezia

Hautatutako marrazkia pixel bat aldatzen du lekuz (hautapen moduan)

Marrazki bat tamainaz aldatzen du (heldulekuaren hautapen moduan)

Hautatutako marrazkia biratzen du (biraketa moduan)

Marrazki baten propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Marrazkiaren puntuaren hautapenaren modua aktibatzen du.

Zuriune-barra

Hautatu marrazki baten puntu bat (puntuaren hautapen moduan) / utzi hautapena.

Hautatutako puntuak segundo bakoitzean egiten du keinua.

Shift+Zuriune-barra

Hautatu beste puntu batzuk puntuaren hautapenaren moduan.

+Tab

Hautatu marrazkiaren hurrengo puntua (puntuaren hautapen modua)

Biraketa moduan, biraketaren puntua ere hauta daiteke.

+Shift+Tab

Hautatu marrazkiaren aurreko puntua (puntuaren hautapen modua)

+Enter

Lehenetsitako tamaina duen marrazki berri bat dago uneko ikuspegiaren erdian.

+Enter hautaketa-ikonoan

Dokumentuko lehenengo marrazkia aktibatzen du.

Ihes

Utzi puntuaren hautapenaren modua. Marrazkia hautatuko da ondoren.

Editatu marrazkiaren puntu bat (puntuaren editatze modua)

Edozein testu-tekla edo zenbakizko tekla

Marrazki bat hautatzen bada, editatze modua aktibatzen du eta kurtsorea marrazkiaren testuaren bukaeran kokatzen du. Karaktere inprimagarri bat txertatzen da.

tekla objektu grafiko bat tamainaz aldatzean

Objektuaren erdigunearen kokagunea finkoa da.

Maius tekla objektu grafiko bat sortzean edo neurriz aldatzean

Objektuaren zabaleraren eta altueraren arteko erlazioa finkoa da.