Kontrol gehiago

Kontrol gehiagoren tresna-barra irekitzeko, egin klik Inprimaki-kontrolen tresna-barrako Kontrol gehiago ikonoan.

Biratze-botoia

Icon

Biratze-botoia sortzen du.

Calc-eko kalkulu-orrian biratze-botoi bat gehitzen bada, datuak fitxa-orria erabil daiteke bi norantz dituen esteka sortzeko, biratze-botoia eta gelaxka baten artean. Emaitza gisa, gelaxka bateko edukia aldatzen denean, biratze-botoiko edukia eguneratu egingo da. Alderantziz ere egin daiteke. Biratze-botoiaren balioa aldatzen bada, gelaxkaren edukia eguneratu egingo da.

Korritze-barra

Icon

Korritze-barra sortzen du.

Korritze-barrarako propietate hauek zehatz ditzakezu:

Erabiltzaile-interfazearen izena

Semantika

Gut. korritze-balioa

Korritze-barraren gutxieneko altuera edo gutxieneko zabalera zehazten du.

Geh. korritze-balioa

Korritze-barraren gehieneko altuera edo gehieneko zabalera zehazten du.

Korritze-balio lehenetsia

Korritze-barra baten balio lehenetsia zehazten du. Inprimakia berrezartzen denean erabiltzen da.

Orientazioa

Korritze-barra baten orientazioa zehazten du, hau da, horizontala edo bertikala.

Aldaketa txikia

Korritze-barra batean korritu daitekeen gutxieneko lerro kopurua zehazten du, adibidez, gezi batean klik eginez.

Aldaketa handia

Korritze-barran urrats handia zenbatekoa den zehazten du, adibidez, klik egiten duzunean korritze-barrako kurtsorearen eta korritze-barrako geziaren artean.

Atzerapena

Korritze-barrako gertaera-exekuzioen atzerapena segundo-milarenetan zehazten du. Adibidez, korritze-barrako gezi-botoi batean klik egin eta saguaren botoi bat sakatzen duzunean gertatzen den atzerapena da.

Ikur-kolorea

Korritze-barrako gezien kolorea zehazten du.

Tamaina ikusgaia

"balio-unitate"etan korritze-barrako kurtsorearen tamaina zehazten du. Adibidez, ("Geh. korritze-balioa"ren balioa ken "Gut. korritze-balioa") / 2 emaitza da: korritze-barraren erdia hartzen duen korritze-barraren kurtsorea.

Korritze-barraren zabalera eta korritze-barraren altuera berdinak izateko, tamaina ikusgaia zeron ezarri.


Calc-eko kalkulu-orri batean, korritze-barraren eta gelaxkaren artean bi noranzko dituen esteka sortzeko datuak fitxa-orrialdea erabil daiteke.

Irudi-botoia

Icon

Irudi gisa bistaratzen den botoia sortzen du. Irudikapen grafikoaz gain, botoi "normal"aren propietate berak izaten dituzte irudi-botoiek.

Irudi-kontrola

Icon

Irudi-kontrol bat sortzen du. Datu-base bateko irudiak gehitzeko erabil daiteke soilik. Inprimaki-dokumentuan, irudia txertatzeko ireki Txertatu grafikoa elkarrizketa-koadroa kontrol horietakoren batean klik bikoitza eginez. Irudiak txertatzeko eta ezabatzeko komandoak dituen laster-menu bat ere badago (diseinu moduan ez).

Datu-baseetako irudiak inprimakietan bistara daitezke eta datu-basean irudi berriak txerta daitezke (baldin eta irudi-kontrolaren idazketaren kontra babestuta ez badago). Datu-baseko irudi motako eremu bati egin behar dio erreferentzia kontrolak. Beraz, sartu datu-eremua Datuak fitxako propietateen leihoan.

Data-eremua

Ikonoa

Data-eremua sortzen du. Inprimakia datu-base bati estekatua badago, datu-basetik har daitezke data-balioak.

"Goitibehera" propietatea esleitzen badiozu data-eremuari, data-eremuan data bat hautatzeko erabiltzaileak egutegi bat ireki ahal izango du. Tauletako kontrol-eremuen barneko data-eremuetan ere aplikatzen da hori.

Iradokizun-ikonoa

Data-eremuak oso erraz edita daitezke gorako geziaren eta beherako geziaren teklen bidez. Kurtsorearen kokalekuaren arabera, eguna, hilabetea edo urtea aurreratu edo atzera daitezke gezi-teklak erabiliz.


Data-eremuen berariazko oharrak.

Ordu-eremua

Icon

Ordu-eremua sortzen du. Inprimakia datu-base bati estekatua badago, datu-basetik har daitezke inprimakirako ordu-balioak.

Iradokizun-ikonoa

Ordu-eremuak oso erraz edita daitezke gorako eta beherako gezien bidez. Kurtsorearen kokalekuaren arabera, orduak, minutuak edo segundoak gehitu edo murriztu egingo dira gezi-teklak erabiliz.


Fitxategi-hautapena

Icon

Hautapen-fitxategia egiteko botoia sortzen du.

Zenbakizko eremua

Icon

Zenbakizko eremua sortzen du. Inprimakia datu-base bati estekatua badago, datu-basetik har daitezke inprimakirako zenbakizko balioak.

Moneta-eremua

Icon

Moneta-eremua sortzen du. Inprimakia datu-base bati estekatua badago, datu-basetik har daitezke inprimakiaren moneta-eremuko balioak.

Eremu maskaratua

Icon

Eremu maskaratua sortzen du. Eremu maskaratuek sarrera maskara bat eta karaktere-maskara bat izaten dute. Zein datu sar daitezkeen zehazten du sarrera-maskarak. Karaktere-maskarak, berriz, eremu maskaratuaren edukia zehazten du inprimakia kargatzean.

Ohar-ikonoa

Kontuan izan eremu maskaratuak ez direla esportatu HTML formatuan.


Talde-markoa

Icon

Kontrol-multzo bat elkartuta ikusteko markoa sortzen du. Talde-markoen bidez aukera-botoiak elkar daitezke marko batean.

Dokumentuan talde-marko bat txertatzen baduzu Taldeko elementuen morroia abiaraziko da eta oso erraz sortu ahal izango dituzu aukera taldeak.

Oharra: Talde-marko bat arrastatzen baduzu lehendik dauden kontrolen gainetik eta ondoren kontrol bat hautatu nahi baduzu, lehenengo talde-markoaren laster-menua ireki behar duzu eta Antolatu - Eraman atzera aukeratu behar duzu. Ondoren, hautatu kontrola sakatzen duzun bitartean.

Ohar-ikonoa

Talde-markoak efektu bisualerako erabiltzen dira soilik. Aukera-eremuen elkartze funtzionala izen-definizioaren bidez egin daiteke: Aukera-eremu guztiak elkartzeko, aukera-eremu guztienIzena propietatean, idatzi izen bera.


Taula-kontrola

Icon

Datu-base taula bat bistaratzeko taula-kontrol bat sortzen du. Taula-kontrol berri bat sortzen baduzu, Taula-elementuen morroia agertuko da.

Informazio berezia taula-kontrolei buruz.

Nabigazio-barra

Icon

Nabigazio-barra bat sortzen du.

Nabigazio-barraren bidez, datu-base bateko erregistroak edo datu-baseko inprimaki bat lekuz alda daiteke. Nabigazio-barra honetako kontrolak eta nabigazio-barralehenetsiko kontrolak berdinak dira LibreOffice(e)n.