'Irudi-iragazkia' barra

Irudia barrako ikono honek Irudi-iragazkia barra irekitzen du, eta hortik hainbat iragazki aplika dakizkioke hautatutako irudiari.

Ikonoa

Iragazkia

Alderantzikatu

Koloretako irudien kolore-balioak alderantzikatzen ditu iragazki honek. Grisen eskalakoetan, berriz, distiraren balioak alderantzikatzen dira. Efektua lehengo egoerara itzultzeko, aplikatu berriro iragazkia.

Ikonoa

Alderantzikatu

Leuna

Irudia leuntzen edo lausotzen du, behe-paseko iragazki bat aplikatuz.

Ikonoa

Leuna

Garbiago

Irudiaren kontrastea handitzen du goi-paseko iragazki bat aplikatuz.

Ikonoa

Garbiago

Kendu zarata

Zarata kentzen du iragazki ertain bat aplikatuz.

Ikonoa

Kendu zarata

Solarizazioa

Solarizazioa definitzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen da. Solarizazioa terminoarekin hau adierazi nahi da: argazkiak errebelatzean argi gehiegi dagoenean gertatzen denaren antzeko efektua. Koloreak alderantzikatu egiten dira (neurri batean).

Ikonoa

Solarizazioa

Parametroak

Solarizazio maila eta mota zehazten ditu.

Atalase-balioa

Ehunekotan zehazten du zein distira-mailatatik gora solarizatuko diren pixelak.

Alderantzikatu

Solarizatu behar diren pixelak ere alderantzikatu behar diren zehazten du.

Zahartzea

Pixel guztiak beren gris-balioetan ezartzen dira, eta ondoren kolore berdeen eta urdinen kanalak murrizten dira zuk zehaztutako balioaren arabera. Kolore gorriaren kanala ez da aldatzen.

Ikonoa

Zahartzea

Zahartze-maila

Zehaztu zahartzeko intentsitatea, ehunekotan. % 0an pixel guztien balio grisa ikusiko duzu. % 100ean kanal gorria besterik ez da geratzen.

Posterizatu

Poster-koloreen kopurua definitzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen da. Kolore kopuruaren murrizketan oinarritzen da efektua. Pintura itxura ematen die argazkiei.

Ikonoa

Posterizatu

Poster-koloreak

Irudiaren kolorea zein kopurutara murriztuko den zehazten du.

Pop Art

Irudiari pop-art formatua ematen dio.

Ikonoa

Pop Art

Ikatz-marrazkia

Irudia ikatz-marrazki gisa bistaratzen da. Irudiaren ingeradak beltzez agertzen dira eta jatorrizko koloreak kendu egiten dira. Funtzio hau irudi osoari edo zati bati aplika dakioke.

Ikonoa

Ikatz-marrazkia

Erliebea

Erliebeak egiteko elkarrizketa-koadroa bistaratzen da. Sortuko den itzal mota eta grafikoaren erliebe-itxura definituko dituen alegiazko argi-iturburuaren kokalekua hauta dezakezu.

Ikonoa

Erliebea

Argi-iturria

Argi-iturburuaren kokalekua zehazten du. Puntuak argi-iturburua irudikatzen du.

Mosaikoa

Kolore bereko area laukizuzenetan biltzen ditu pixel-multzo txikiak. Laukizuzenak zenbat eta handiagoak izan, orduan eta xehetasun gutxiago izango du grafiko-irudiak.

Ikonoa

Mosaikoa

Elementu-bereizmena

Laukizuzenetan bilduko den pixel kopurua zehazten du.

Zabalera

Lauza bakoitzaren zabalera definitzen du.

Altuera

Lauza indibidualen altuera definitzen du.

Nabarmendu ertzak

Objektuaren ertzak hobetzen edo handitzen ditu.