Hautapen modua

Hemen hautapena modu batetik beste batera alda daiteke.

Eremuan klik egitean, laster-menu bat agertuko da erabilgarri dauden aukerekin:

Modua

Efektua

Hautapen estandarra

Testu-dokumentuetako hautapen modu lehenetsia da. Teklatuarekin, hautapenak Shift+NabigazioTekla (geziak, Home, End, Page Up, Page Down) bidez egin daitezke. Saguarekin, egin klik hautapena hasiko den testuan, eutsi saguaren ezkerreko botoiari eta mugitu hautapenaren amaierara. Askatu saguaren botoia hautapena amaitzeko.

Hautapen hedatua (F8)

Gezi-teklak erabilita, edo Hasiera eta Amaiera teklak erabilita, uneko hautapena hedatu edo murriztu daiteke. Testuan klik egitean, kurtsorearen uneko kokapenaren eta klik egindako kokapenaren arteko testua hautatuko da.

Gehikuntza-hautapena (Shift+F8)

Hautapen berria gehitzen zaio lehendik dagoenari. Emaitza hautapen anizkoitza da.

Bloke-hautapena (+Shift+F8)

Testu-blokea hauta daiteke.