Txertatze modua

Uneko txertatze modua bistaratzen du. TXERT = txertatu eta gainidatzi txandaka ditzakezu hemen.

Eremuan klik eginez moduak txandaka ditzakezu(LibreOffice Basic IDEn izan ezik, Txertatu tekla aktibo zegoenez geroztik). Kurtsorea dokumentu batean badago, Txertatu tekla ere erabil dezakezu moduak txandakatzeko.

Modua

Emaitza

TXERT

Txertatze moduan, testu berria txertatzen da kurtsorearen kokalekuan eta ondorengo testua eskuinera lerratzen da. Kurtsorea marra bertikal gisa bistaratzen da.

GAIN

Gainidazketa moduan, lehendik dagoen testua testu berriarekin ordezkatzen da. Kurtsorea marra lodi bertikal gisa bistaratzen da.