Gehitu taulak

Gehitu taulakelkarrizketa-koadroan, hautatu uneko atazarako behar dituzun taulak. Kontsulta bat edo taula-aurkezpen berria sortzean, hautatu kontsulta edo taula-aurkezpenak erreferentzia egingo dion taula. Datu-base erlazionalekin lan egitean, taulen artean eraiki nahi dituzun erlazioak egiteko hautatu taulak.

Txertatutako taulak beste leiho batean agertuko dira kontsulta-diseinuan edo leiho erlazionaletan, baita taulan dauden eremuen zerrenda bat ere. Leihoaren tamaina eta ordena defini ditzakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Datu-baseko kontsultaren leihoan, egin klik Taulak ikonoan. Aukeratu Txertatu - Taula diseinua edo Editatu - Editatu


Taula

Taularen izena

Taula erabilgarriak zerrendatzen ditu. Taula bat txertatzeko, hautatu bat zerrendan eta egin klik Gehitun. Taularen izenean klik bikoitza ere egin dezakezu eta leiho bat irekiko da, taula-eremuekin kontsulta-diseinuaren goialdean edo leiho erlazionalean.

Gehitu

Hautatutako taula txertatzen du.

Itxi

Gehitu taulak elkarrizketa-koadroa ixten du.