Ezarri koskak, marjinak eta zutabeak

Uneko paragrafoaren koskak eta marjinak edo hautatutako paragrafo guztienak saguarekin defini ditzakezu.

Orrialdea zutabetan banatuta badago edo kurtsorea zutabe anitzeko testu-markoan kokatuta badago, erregelan aldatu ahal izango duzu zutabe-zabalera eta zutabe arteko tartea, saguarekin arrastatuz.

Objektu bat, irudi bat edo marrazki-objektu bat hautatuta dagoenean, objektuaren ertzak erregelan ikusiko dituzu. Ertzak alda ditzakezu erregelaren gainean saguarekin arrastatuz.

Kurtsorea taulako gelaxkan kokatuta badago, gelaxkaren edukiaren ertzak alda daitezke saguarekin erregelan arrastatuz. Taularen muga-lerroak alda daitezke erregelan arrastatuz edo muga-lerroak arrastatuz.

Ikonoa

Uneko paragrafoaren lehen lerroaren ezkerreko koska (goiko triangelua) eta paragrafoaren gainerako lerroen ezkerreko koska (beheko triangelua) adierazten dituzte ikono hauek.

Ikonoa

Erregelaren eskuinaldeko ikono honek uneko paragrafoaren eskuineko koska adierazten du.

Zeregina

Prozedura

Ezkerreko koska ezarri

Arrastatu ezkerreko beheko marka eskuinerantz, saguaren botoia sakatuta mantenduz

Lehen lerroaren ezkerreko koska ezarri

Arrastatu ezkerreko goiko marka eskuinerantz, saguaren botoia sakatuta mantenduz

Eskuineko koska ezarri

Arrastatu eskuineko marka ezkerrerantz, saguaren botoia sakatuta mantenduz.


Iradokizun-ikonoa

paragrafo baten bigarren lerroan hasten den ezkerreko kosta aldatzeko, eutsi sakatuta teklari, egin klik beheko ezkerreko triangeluan eta arrastatu eskuinera.


Ohar-ikonoa

Ezarritako tabulazioak ez dira aldatzen paragrafoa koskatzean. Tabulazioak paragrafoaren marjinetatik kanpo geratzen badira, ez dira bistaratzen baina oraindik hor diraute.