Datu-iturburua taula gisa

Inprimaki-ikuspegian taula-ikuspegi osagarri bat aktibatzen du. Datu-iturburua taula gisa funtzioa aktibatuta dagoenean, taula inprimakiaren goiko arean ikusiko duzu.

Ikonoa

Datu-iturburua taula gisa

Taula-ikuspegiak eta inprimaki-ikuspegiak datu berdinak islatzen dituzte. Taulan egindako aldaketak inprimakian ere ikus daitezke, eta inprimakian egindako aldaketak taulan ikus daitezke.

Dokumentuan hainbat inprimaki logiko badaude, taulak aldiko bat bakarrik erakusten du.