Ordenatu

Datu-bistaratzea ordenatzeko irizpideak zehatz ditzakezu hemen.

Komando hau erabiltzeko...

Ordenatu ikonoa 'Taula-datuak' barran eta 'Inprimaki-diseinua' barran

Icon

Ordenatu


Ordenatu goranzko ordenan eta Ordenatu beheranzko ordenan funtzioek irizpide bakarraren arabera ordenatzen dute, baina Ordenatu elkarrizketa-koadroan hainbat irizpide konbina ditzakezu.

Berrezarri iragazkia/ordena ikonoarekin, lehendik eginda dagoen ordenatzea kendu daiteke.

Ordenatu

Hemen zehatz ditzakezu ordenatzeko irizpideak. Ondoren honen arabera, koadroetan irizpide gehiago sartzen badituzu, lehen mailako irizpidearekin bat datozen datuak hurrengo irizpidearen arabera ordenatuko dira.

Esate baterako "Izena" eremua gorantz ordenatzen baduzu eta "Deitura" eremua beherantz, erregistro guztiak izenaren arabera gorantz ordenatuko dira, eta izenen barruan, abizenen arabera beherantz.

Eremu-izena

Zehaztu eremu-izen bat, eremu horren edukiaren arabera ordenatzeko.

Ordena

Zehaztu ordenatzeko modua (gorantz edo beherantz).

eta ondoren

Zehaztu beste eremuak ordenatzeko bigarren mailako irizpideak.