Testua

Txertatu datu-baseko elkarrizketa-koadroan Testua aukera hautatzen baduzu, datu-iturburuaren arakatzailean hautatutako edukia dokumentuan testu gisa txertatuko da. Datu-baseko zein eremu edo zutabe transferituko diren eta testua nola formateatuko den defini dezakezu elkarrizketa-koadroan.

Datuak testuan funtzioa aukeratzen duzunean hainbat erregistro hautatu badaude, posta-fusioko eremuak txertatuko dira erregistro kopuruaren arabera.

Testua

Testua arean, erabili gezi-botoia eremu-edukiak txertatu nahi dituzun datu-baseko taula-zutabeak hautatzeko.

Datu-baseko zutabeak

Datu-baseko taulako zutabe guztiak agertzen dira. Denak hauta daitezke zerrenda-koadroan dokumentuan txertatzeko. Hautatu dokumentuan txertatu nahi duzun datu-baseko zutabea.

>

Datu-baseko zutabeak zerrenda-koadroan hautatutako eremuak lekuz aldatzen ditu hautapen-eremuan. Sarreran klik bikoitza egin daiteke sarrera hautatzeko.

Hautatu

Dokumentuan txertatzeko hautatutako datu-baseko zutabeak zerrendatzen ditu. Testua ere sar dezakezu hemen. Testu hau ere dokumentuan txertatuko da. Hautapen-eremuko sarrera-ordena dokumentuko datu-ordenari dagokio.

Formatua

Datu-baseko eremuak dokumentuan txertatzeko formatua zehazten du.

Datu-basetik

Datu-basearen formatua onartzen du.

Hautatu

Zerrendan formatu bat zehazten du, ez bada onartu datu-eremu zehatz batzuen formatuari buruzko informaziorik. Hemen onartutako formatuak datu-base eremu zehatz batzuetan dira erabilgarri, adibidez, zenbakizko eremuan edo eremu boolearrean. Testu-formatua duen datu-baseko eremu bat hautatzen baduzu, hautapen-zerrendan ezingo duzu edozein formatu hautatu, automatikoki testu-formatua mantenduko baita.

Zuk nahi duzun formatua ez badago zerrendan, hautatu "Beste formatu batzuk..." eta definitu formatua Zenbaki-formatua elkarrizketa-koadroan.

Hautapen-zerrendaren bidez esleitutako zenbaki-formatuak beti egiten dio erreferentzia Datu-baseko zutabeak zerrenda-koadroan hautatutako eremuari.

Paragrafo-estiloa

Lehenespenez, uneko paragrafo-estiloekin formateatzen dira txertatutako paragrafoak. Paragrafo-estiloaren zerrenda-koadroko "bat ere ez" sarrerari dagokio formatu hori. Dokumentua txertatu nahi duzun paragrafoarentzat beste Paragrafo-estilo batzuk hauta ditzakezu.LibreOffice(e)n definitutako eta estilo-katalogoan kudeatutako Paragrafo-estilo erabilgarriak bistaratzen ditu zerrenda-koadroak.