Taula

Txertatu datu-baseko zutabeak elkarrizketa-koadroan, datuak dokumentuan taula gisa txertatzeko hautatu Taula aukera. Datu-baseko zein eremu edo zutabe transferituko diren eta testu-taula nola formateatuko den defini dezakezu elkarrizketa-koadroan.

Taula

Testu-taulan aplikatu nahi dituzun datu-baseko zutabeak hautatzeko, erabili gezi-teklak Taula arean.

Datu-baseko zutabeak

Testu-taulan txertatuko diren datu-baseko zutabeak zehazten du. Taulako zutabea(k) zerrenda-koadroan onartu ez diren datu-baseko zutabe guztien zerrenda dago hemen. Sarrerak alfabetikoki ordenatuta egoten dira.

Taulako zutabea(k)

Dokumentuan sartuko diren datu-baseko zutabe guztiak zerrendatzen dira. Zutabe bat esleituko zaio dagokion sarrera bakoitzari taulan. Taulako zutabea(k)) zerrenda-koadroko sareren ordenaren araberakoa izango da testu-taulako ordena.

>>

Zerrendatutako datu-baseko eremu guztiak Taulako zutabea(k) zerrenda-koadrora mugitzen dira. Taulako zutabea(k) zerrenda-koadroan zerrendatutako eremu guztiak dokumentuan txertatuko dira.

>

Taulako zutabea(k) zerrenda-koadrora mugitzen da/dira hautatutako datu-baseko eremuan. Taulako zutabea(k) zerrenda-koadroan sarrera bat mugitzeko, egin klik bikoitza sarrera horretan. Taulako zutabea(k) zerrenda-koadroan zerrendatutako eremu guztiak dokumentuan txertatzen dira.

<

Taulako zutabea(k) zerrenda-koadrotik hautatutako datu-baseko eremuak kentzen ditu Kendutako eremua ez da dokumentuan txertatuko.

<<

Taulako zutabea(k) zerrenda-koadrotik datu-baseko eremu guztiak kentzen ditu.

Formatua

Datu-baseko eremuak dokumentuan txertatzeko formatua zehazten du.

Datu-basetik

Datu-basearen formatua onartzen du.

Hautatu

Zerrendan formatu bat zehazten du, ez bada onartu datu-eremu zehatz batzuen formatuari buruzko informaziorik. Hemen onartutako formatuak datu-base eremu zehatz batzuetan dira erabilgarri, adibidez, zenbakizko eremuan edo eremu boolearrean. Testu-formatua duen datu-baseko eremu bat hautatzen baduzu, hautapen-zerrendan ezingo duzu edozein formatu hautatu, automatikoki testu-formatua mantenduko baita.

Zuk nahi duzun formatua ez badago zerrendan, hautatu "Beste formatu batzuk..." eta definitu formatua Zenbaki-formatua elkarrizketa-koadroan.

Hautapen-zerrendaren bidez esleitutako zenbaki-formatuak beti egiten dio erreferentzia Datu-baseko zutabeak zerrenda-koadroan hautatutako eremuari.

Ohar-ikonoa

Dokumentuan datuak taula gisa txertatzekoTaula aukera zuzenak aktibo egon behar du. Orduan Taulako zutabea(k) zerrenda-koadroan datu-baseko eremu bat hautatu ahal izango duzu datu-baseko eremua formateatzeko. Zenbaki-formatuetan egindako aldaketak aplikatuko dira azken hautapenean. Ez dio axola datu-baseko eremua Datu-baseko zutabeak zerrenda-koadroan edo Taulako zutabea(k)) zerrenda-koadroan hautatu den.


Txertatu taularen izenburua

Testu-taulako zutabeen izenburu-lerroa txertatu behar den zehazten du.

Aplikatu zutabearen izena

Datu-baseko taulako eremu-izenak erabiltzen dira testu-taulako zutabeen izenburu gisa.

Sortu errenkada soilik

Izenburu-lerro hutsa txertatzen da testu-taulan. Sortu errenkada soilikbotoia erabiliz gero, dokumentuan datu-baseko eremuekin bat ez datozen goiburukoak defini daitezke.

Propietateak

Irekiko du elkarrizketa-koadroa, eta hor taularen propietateak definitu daitezke, adibidez: ertzak, atzeko planoa eta zutabe-zabalera.

Autoformatua

Irekiko da elkarrizketa-koadroa, eta hor formatuen estiloak hauta daiteke eta berehala aplikatuko dira taula txertatzen denean.