Dokumentua
Edozein dokumentura edo dokumentu barneko helburura doazen hiperestekak edita ditzakezu Dokumentua fitxa erabiliz Hiperestekaren elkarrizketa-koadroan.
Dokumentua
Bide-izena
Ireki nahi duzun estekatutako fitxategian sartu markoaren izena edo aurrez zehaztutako markoa hautatu zerrendatik. Koadroa hutsik uzten baduzu, fitxategi estekatua uneko arakatzaile-leihoan irekiko da.
Ireki fitxategia
Ireki elkarrizketa-koadroa irekitzen du, fitxategi bat hautatu ahal izan dezazun.
Dokumentu barneko helburua
Helburua
Hiperestekaren helburu bat zehazten du, Bide-izena atalean zehaztutako dokumentuaren barruan.
Helburua dokumentuaren barnean
Helburua dokumentuan elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
URLa
Bide-izena eta Helburua sarreretatik ondorioztatzen den URLa zehazten du.