Posta

Posta orrian, 'Hiperesteka' elkarrizketa-koadroan, posta elektronikoko helbideen hiperestekak edita ditzakezu.

Komando hau erabiltzeko...

Egin klik Estandarra barrakoHiperesteka ikonoan, eta sakatuPosta


Posta

Hartzailea

Zehaztutako helbide elektronikoko posta esleitzen dio hiperestekari. Dokumentuko hiperesteka berrian klik eginez gero, dokumentu-mezu berri bat irekiko da Hartzailea eremuan zehaztutako hartzaileari zuzendua.

Datu-iturburuak

Datu-iturburuaren arakatzailea erakusten edo ezkutatzen du. Arrastatu datu-iturburuaren arakatzailetik hartzailearen helbide elektronikoaren datu-eremuaHartzailea testu-eremura.

Gaia

Dokumentu-mezu berriaren gaiaren lerroan txertatuko den gaia zehazten du.

Beste ezarpen batzuk

Markoa

Ireki nahi duzun estekatutako fitxategian sartu markoaren izena edo aurrez zehaztutako markoa hautatu zerrendatik. Koadroa hutsik uzten baduzu, fitxategi estekatua uneko arakatzaile-leihoan irekiko da.

Inprimakia

Hiperesteka testu gisa edo botoi gisa txertatuko den zehazten du.

Gertaerak

Esleitu makroa elkarrizketa-koadroa irekitzen du, bertan "sagua objektuaren gainean" edo "exekutatu hiperesteka" bezalako gertaerei programa-kodea eslei diezaiekezu.

Testua

Hiperestekaren testu ikusgaia edo botoi-epigrafea zehazten du.

Izena

Sartu izen bat hiperestekarentzat. LibreOffice IZENA etiketa txertatuko du hiperestekan.