Optimizatu
Taulako errenkadak eta zutabeak optimizatzeko funtzioak dituen tresna-barra irekitzen du.
Ondorengo funtzioak hauta ditzakezu:
Hautatutako zutabeen zabalera doitzen du hautapeneko zutabe zabalenaren zabalerarekin bat etortzeko. Taularen guztizko zabalerak ezin du orrialdearen zabalera gainditu.
Banatu zutabeak uniformeki
Hautatutako errenkaden altuera doitzen du hautapeneko errenkadarik altuenaren altuerarekin bat etortzeko.
Banatu errenkadak uniformeki
Errenkada-altuerak automatikoki doitzen ditu gelaxken edukiarekin bat etortzeko. Hori da taula berrien ezarpen lehenetsia.
Errenkada-altuera optimoa
Zutabe-zabalerak automatikoki doitzen ditu gelaxken edukiarekin bat etortzeko. Zutabe baten zabalera aldatzeak ez dio eragiten gainerako zutabeen zabalerari. Taularen zabalerak ezin du orrialdearen zabalera gainditu.