Txikitu koska
Sakatu Txikitu koska ikonoa uneko paragrafoaren edo gelaxkaren ezkerreko koska txikitzeko eta aurreko tabuladore-kokapen lehenetsian ezartzeko.
Multzoka hautatutako hainbat paragraforen koska aurretik handitu bada, komando honek hautatutako paragrafo guztien koska txikitu dezake. Gelaxkako edukiak Formatua - Gelaxka - Lerrokatzea aukerako uneko balioari egiten dio kasu.
Txikitu koska
Txikitu koska ikonoa sakatzean ⌘Ctrl teklari sakatuta eusten badiozu, hautatutako paragrafoaren koska tabuladore-eten lehenetsiaren arabera mugituko da. Balio hori LibreOffice Writer - Orokorra atalean, 'Aukerak' elkarrizketa-koadroan, ezarri da.