Letra-tipoaren izena

Zerrendatik letra-tipoaren izena hauta daiteke edo zuzenean letra-tipoaren izena sar daiteke.

Letra-tipo bat baino gehiago sar ditzakezu puntu eta komaz bereizita. LibreOffice(e)k aurreko letra-tipoak erabilgarri ez dauden kasuetan, izendatutako ondorengo letra-tipoa erabiliko du programak.

Hautatutako testuan edo kurtsorea kokatutako hitzean aplikatuko dira aldaketak. Ez bada testurik hautatu, ondoren idatzitako testuan aplikatuko da letra-tipoa.

Hautatu diren azken bost letra-tipoen izenak konbinazio-koadroaren goiko partean erakutsiko dira.

Icon

Letra-tipoaren izena

Ohar-ikonoa

LibreOffice aplikazioan, letra-tipo erabilgarriak ikusteko, inprimagailu batek egon behar du instalatuta zure sisteman inprimagailu lehenetsi gisa. Inprimagailua instalatzeko, begiratu zure sistema eragilearen dokumentazioa.


Letra-tipoen izenak, bakoitza bere letra-tipoarekin idatzita ikus daiteke, Aurrebista letra-tipoen zerrendetan eremua markatzen bada 'Aukerak' elkarrizketa-koadroko LibreOffice - Ikusi atalean.