Ireki diseinu moduan

Diseinu moduan irekitzen ditu inprimakiak, beraz, inprimakia edita daiteke.

Ezin dira aktibatu inprimakiko kontrolak edo datu-baseko erregistroak editatu diseinu moduan. Nolanahi ere, kontrolen kokagunea eta tamaina aldatu, beste propietate batzuk editatu eta kontrolak gehitu edo ezabatu daitezke diseinu moduan.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki Inprimaki-nabigatzailea - hautatu inprimakia - ireki laster-menua - aukeratu Ireki diseinu moduan

Ireki Inprimaki-diseinuaren tresna-barra, egin klik

Ikonoa

Ireki diseinu moduan


Dokumentua editatzen amaitu ondoren, egin klik saguaren eskuineko botoiarekin "Inprimakiak"en Inprimaki-nabigatzailean, eta desautatu Ireki diseinu moduan. Amaitutakoan gorde zure inprimakia.

Ohar-ikonoa

Inprimaki-dokumentua idazketaren kontra babestuta badago, Ireki diseinu moduan komandoari ez ikusi egingo zaio.