Konbinazio-koadroa / Zerrenda-koadroen morroia: Taula-hautapena

Zerrenda-sarrera gisa bistara daitekeen edukia duten datu-eremuak dituzten datu-base erabilgarrietatik zehazten du taula bat.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki Inprimaki-kontrolen tresna-barra, egin klik Konbinazio-koadroa edo Zerrenda-koadroa ikonoan, eta arrastatu sagua eremua sortzeko. Beharrezkoa da inprimakian datu-baseren batekiko konexioa egotea: Morroia - 1. orrialdea.


Uneko inprimaki-taulari esteka dakiokeen taula hemen adierazten da zerrenda-koadroentzat. Uneko inprimakiaren taularekin gutxienez eremu komun bat izan behar du esteka-taulak. Horrela anbiguotasunik gabeko erreferentzia ezarri ahal izango da.

Konbinazio-koadroetan, erlazioa egon behar du konbinazio-koadroan bistaratu beharreko datuak dituen taularen eta inprimaki-taularen artean.

Taula

Taula-eremuan, hautatu kontrol-eremuan edukia bistara daitekeen datu-eremua duen taula.

Hemengo taula hau Kontrolaren propietateetan agertzen da, Zerrendaren edukia eremuko SQL instrukzioko elementu gisa.