Taula-elementua / Zerrenda-koadroa / Konbinazio-koadroaren morroia: Datuak

Hautatu inprimaki-eremuari dagokion datu-iturburua eta taula. Dagoeneko datu-iturburu bati estekatutako dokumentuan txertatzen baduzu inprimaki-eremua, orrialdea ikusezin bihurtuko da.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki Inprimakiko kontrolak tresna-barra, egin klik Kontrol gehiago ikonoan, egin klik Taula-kontrola ikonoan, eta arrastatu sagua, eremua sortzeko. Inprimaki honetan ezin da datu-baseekiko konexiorik egon.


Datu-iturburua

Nahi duzun taulak duen datu-iturburua zehazten du.

Taula

Nahi duzun taula zehazten du.