Datuak

Datuak fitxa-orri honetan defini itzazu inprimakiarekin estekatutako datu-baseari dagozkion inprimaki-propietateak.

Inprimakia zein datu-iturburutan oinarritzen den edo erabiltzaileak datuak edita ditzakeen definitzen du. Ordenatu eta iragazteko funtzioez gain, azpinprimakibat sortzeko behar diren propietate guztiak ere eskura izango dituzu.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki hautatutako inprimaki-elementuaren laster-menua - aukeratu Inprimakia - Datuak fitxa

Ireki Inprimaki-kontrolen tresna-barra edo Inprimaki-diseinuaren tresna-barra, egin klik Inprimakia ikonoan - Datuak fitxa


Analizatu SQL komandoa

LibreOffice(e)k SQL instrukzioak analizatu dituen definitzen du. Bai ezartzen bada, Edukiazerrenda-koadroaren ondoko ... botoian klik egin dezakezu. Datu-basearen kontsultak grafikoki sor daitezkeen leihoa irekiko da. Leihoa ixten denean, sortutako kontsultarako SQL instrukzioak Edukia zerrenda-koadroan txertatuko dira.

Datu-iturburua

Inprimakiak zein datu-iturbururi egin behar dion erreferentzia definitzen du. ... botoian klik egiten baduzu, Ireki elkarrizketa-koadroa irekiko da, eta hor datu-iturburua aukera daiteke.

Datuak soilik gehitu

Definitu inprimakiak datu berriak gehitzea onartu behar duen bakarrik (Bai) ala beste propietate batzuk onartu behar dituen (Ez).

Ohar-ikonoa

Datu soilak sartu "Bai" bada, ezin dira datuak aldatu edo ezabatu.


Eduki mota

Defini ezazu datu-iturburua lehendik dagoen datu-base bateko taula edo kontsulta bat izango den ala inprimakia SQL instrukzio batean oinarrituta sortu behar den.

"Taula" edo "Kontsulta" hautatzen baduzu Edukian zehaztutako taula edo kontsultari egingo dio erreferentzia inprimakiak. Kontsulta berri bat edo azpinprimaki bat sortu nahi baduzu, "SQL" aukera hautatu behar duzu. Sar ditzakezu SQL kontsultarentzat instrukzioak edo azpinprimakia zuzenean Datuak fitxa-orriko Kontrol propietateko Zerrendaren edukia koadroan.

Edukia

Inprimakian erabili beharreko edukia definitzen du. Lehendik dagoen taula edo kontsulta bat (datu-basean aurretik sortua)izan daiteke edukia, edo SQL instrukzio bidez defini daiteke. Edukia sartu aurretik Eduki motan mota zehatza definitu behar duzu.

Eduki motan "Taula" edo "Kontsulta" hautatu baduzu, hautatutako datu-basean koadroak taula guztiak eta kontsulta konfiguratuak zerrendatzen ditu.

Estekatu hemendik:

Azpinprimaki bat sortzen baduzu, inprimaki nagusia eta azpinprimakiaren arteko sinkronizazioaz arduratuko den inprimaki nagusiaren datu-eremuak sartu behar dituzu hemen. Hainbat balio sartzeko, sakatu Maius + Sartu euren sarrera -lerroa baino lehen.

Azpinprimakia SQL kontsulta batean oinarritzen da, zehazkiago Parametro-kontsultabatean. Eremu-izen bat sartzen bada Estekatu hemendik koadroan, Estekatu honan sartu behar duzun aldagaian irakurriko dira inprimaki nagusiko eremu horretako datuak. SQL instrukzio egoki batean, azpinprimakiak erreferentzia egiten dion taula-datuarekin konparatzen da aldagai hau. Bestela, Estekatu hemendik koadroan zutabe-izena sar daiteke.

Hona hemen adibide bat:

Inprimakiaren oinarri den datu-baseko taula da, adibidez, bezeroen datu-base bat ("Bezeroa") eta bertan bezero bakoitzari zenbaki bakar bat ematen zaio "Bezer_ID" izeneko datu-eremu batean. Bezeroen eskabideak beste taula batean gordetzen dira. Orain bezero bakoitzaren eskabideak ikusi nahi dituzu inprimakian sartu ondoren. Hori egiteko azpinprimaki bat sor dezakezu. Estekatu hemendik eremuan bezeroa argi eta garbi identifikatzen duen, hau da, Bezer_ID duen bezeroaren datu-basetik sartu datu-eremua.Estekatu hona eremuan sartu Bezer_ID eremuko datuak hartuko dituen aldagaiaren izena, adibidez, x.

Azpinprimakiak eskabide-taulako ("Eskabideak") datu egokiak erakutsi beharko lituzke bezero edo bezero-id. bakoitzeko (Bezero_ID -> x).). Hori posible izan dadin, noski, eskabide-taulako eskabide bakoitza bezero bakar bati bakarrik esleitu behar zaio. Bestela, Bezr_ID izeneko beste eremu bat erabil dezakezu; nolanahi ere, eremu hori inprimaki nagusiko eremu berdinarekin ez dela nahastuko ziurtatzeko Bezeroa_Zenbakia izena izango du.

Orain besterik gabe konparatu "Eskabidek" taulako Bezr_ID eta "Bezeroak" taulako Bezero_ID. Hori, adibidez, x aldagaiarekin egin daiteke ondorengo SQL instrukzioaren bidez:

SELECT * FROM Eskabideak WHERE Bezero_Zenbakia =: x (azpinprimakiak eskabide-taulako datu guztiak erakustea nahi baduzu)

edo:

SELECT Artikulua FROM Eskabideak WHERE Bezero_Zenbakia =: x (eskabide-taulako azpinprimakiak soilik "Artikulua" eremuko datuak erakustea nahi baduzu)

SQL instrukzioa Datu-iturburua eremuan sar daiteke, edo bestela, parametro-kontsulta egoki bat sor dezakezu eta hor azpinprimakia erabili ahal izango duzu.

Estekatu hona:

Azpinprimaki bat sortzen baduzu, sartu hemen inprimaki nagusiko eremuko balioak gordetzeko erabiliko den aldagaia. Azpinprimaki bat kontsulta batean oinarrituta badago, sartu kontsultan definitutako aldagaia. Datu-iturburua eremuan sartutako SQL instrukzio baten bidez sortutako inprimakia bada, sartu instrukzioan erabilitako aldagaia. Aldagaiaren izena hauta dezakezu. Hainbat balio sartu nahi badituzu, sakatu Maius + Sartu.

Adibidez, eremu nagusi gisa definitu bazenuen BezeroID eremuaestekatu hemendiken, orduan, BezeroID eremuko balioak irakurtzeko aldagaiaren izena defini dezakezuEstekatu honan. Orain SQL instrukzio bat definitzen baduzu Datu-iturburua koadroan instrukzioan aldagai hori sartuta, balioak azpinprimakian bistaratuko dira.

Iragazkia

Sartu inprimakiko datuak iragazteko behar diren baldintzak. Iragazki-zehaztapenek SQL arauak betetzen dituzte WHERE klausula erabili gabe. Adibidez, "Mikel" izena duten erregistro guztiak bistaratu nahi badituzu, besterik gabe idatzi Izena = 'Mikel' Baldintzak ere konbina ditzakezu: Izena = Mikel OR Izena = Kepa. Bi baldintzak betetzen dituzten erregistro guztiak bistaratuko dira.

Iragazteko funtzioa Iragazki automatikoa eta Iragazki lehenetsia ikonoen bidez erabilgarri dago erabiltzailearen moduan, Inprimaki-nabigazioaren barran

Nabigazio-barra

Beheko inprimaki-barran nabigazio-funtzioak erabil daitezkeen zehazten du.

"Inprimaki gurasoa" aukera azpinprimakietan erabiltzen da. Aukera hori hautatzen baduzu azpinprimaki batentzat, inprimaki nagusiko erregistroak erabiliz nabiga dezakezu kurtsorea azpinprimakian kokatzen duzunean. Azpinprimaki bat inprimaki nagusian 1:1 erlazioarekin estekatzen denez, nabigazioa egin daiteke beti inprimaki nagusian.

Onartu datuak aldatzea

Datuak alda daitezkeen definitzen du.

Onartu datuak ezabatzea

Datuak ezaba daitezkeen definitzen du.

Onartu datuak gehitzea

Definitu datuak gehi daitezkeen.

Ordenatu

Inprimakian datuak ordenatzeko baldintzak definitzen ditu. Ordenatze-baldintzak definitzean SQL arauak betetzen dira ORDER BY klausula erabili gabe. Adibidez, datu-base bateko erregistro guztiak ordenatu nahi badituzu eremu batean goranzko ordenan eta beste eremu batean beheranzko ordenan, sartu ASC izena, DESC abizena (kontuan hartuz Izena eta Abizena datu-eremuko izenak direla).

Ordenatzeko Inprimaki-nabigazioaren barrako ikono egokiak erabil daitezke erabiltzaile moduan. Ordenatu gorantz, Ordenatu beherantz, Ordenatu.

Zikloa

Nabigazioa tab teklak erabiliz nola egin daitekeen zehazten du. Tab teklak erabiliz, aurrerantz mugi zaitezke inprimakian. Aldi berean MAIUS tekla sakatzen baduzu, Nabigazioa kontrako noranzkoan egingo da. Azken (edo lehen) eremura joaten bazara eta tab tekla sakatu, efektua ez da beti berdina izango. Definitu tekla-kontrola ondorengo aukerekin:

Aukera

Esanahia

Lehenetsia

Ezarpen honek automatikoki definitzen du lehendik dagoen datu-basearen estekari jarraituko dion zikloa: Inprimakiak datu-base baten esteka badu, Tab teklak lehenespenez hurrengo edo aurreko erregistrora eramango zaitu azken eremutik irtetean (ikus Erregistro guztiak). Datu-base baten estekarik ez badago, hurrengo/aurreko inprimakia erakutsiko da (ikus uneko orrialdea)

Erregistro guztiak

Aukera hau datu-baseetako inprimakiei bakarrik aplikatzen zaie eta erregistro guztietan zehar nabigatzeko erabiltzen da. Inprimaki baten azken eremutik irteteko tab tekla erabiltzen baduzu, uneko erregistroa aldatu egingo da.

Uneko erregistroa

Aukera hau datu-baseetako inprimakiei bakarrik aplikatzen zaie eta uneko erregistroan nabigatzeko erabiltzen da. Inprimaki baten azken eremutik irteteko tab tekla erabiltzen baduzu, uneko erregistroa aldatu egingo da.

Uneko orrialdea

Inprimaki baten azken eremutik irtetean, kurtsoreak salto egiten du hurrengo inprimakiaren lehen eremura. Hori da HTML inprimakietako estandarra eta, beraz, aukera hau bereziki erabilgarria da halako inprimakietan.


Zer da azpinprimaki bat?

Datu-base bateko taula edo kontsulta batean oinarrituta sortzen dira inprimakiak. Datuak modu atseginean bistaratzen dituzte eta datuak sartzeko edo datuak editatzeko erabil daitezke.

Inprimaki bat behar baduzu, taula edo kontsulta bati erreferentzia egin diezaiokeena eta beste taula batetik datuak bistara ditzakeena, orduan azpinprimaki bat sortu behar duzu. Adibidez, azpinprimaki hori beste datu-base bateko taulak bistaratzen dituen testu-koadro bat izan daiteke.

Azpinprimakia inprimaki nagusiaren osagai gehigarria da. Inprimaki nagusiari "inprimaki nagusia" edo "maisua" esaten zaio. Inprimaki batetik taula bat baino gehiago atzitu nahi izanez gero, beharrezkoak dira azpinprimakiak. Taula bakoitzak bere azpinprimakia behar du.

Inprimaki bat sortu ondoren, azpinprimaki bihur daiteke. Hori egiteko, sartu Diseinu modua eta ireki Inprimaki-nabigatzailea. Inprimaki nabigatzailean, (azpinprimaki bihur daitekeen) inprimaki bat arrastatu (maisu bihur daitekeen) beste inprimaki batera.

Zure dokumentuko erabiltzaileak ez du ikusiko inprimakiak azpinprimakiak dituela. Datuak sartu edo lehendik daudenak erakusten dituen dokumentua soilik ikusten du erabiltzaileak.

Datu-eremuko Estekatu hemendik eremua zehaztu inprimaki maisuan. Azpinprimakian, Estekatu hona eremua eremu gisa ezar daiteke eta Estekatu hemendik eremuko edukiarekin bat egingo du.

Erabiltzaileak datuetan nabigatzen duenean, inprimakiak uneko datu-erregistroak bistaratzen ditu. Inprimakiak definituta badaude, 200ms inguruko atzerapen laburraren ondoren azpinprimakiko edukia bistaratuko da. Atzerapen horren bidez, inprimaki maisuko datu-erregistroko datuak azkar araka daitezke. Hurrengo datu-erregistro maisura nabigatuz gero atzerapen-mugaren barnean, azpinprimikietako datuak ez dira eskuratu eta bistaratu behar.