Gertaerak

Gertaerak fitxa-orrian, makro bat eslei diezaiekezu inprimakian gertatzen diren gertaera batzuei.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki hautatutako inprimaki-elementuaren laster-menua- aukeratu Inprimakia - Gertaerak fitxa

Ireki Inprimaki-kontrolen tresna-barra edo Inprimaki-diseinuaren tresna-barra, egin klik Inprimakia ikonoan - Gertaerak fitxa


Gertaera bat makro batekin estekatzeko, gertaera gauzatzen denean exekutatu beharreko komando guztiak biltzen dituen makroa idatzi behar duzu lehendabizi. ... botoian klik eginez, dagokion gertaerari esleitu makro haudagokion gertaeraren ondoan. Esleitu makroaelkarrizketa-koadroa irekitzen du. Bertan makroa hauta dezakezu.

Ondorengo ekintzak indibidualki konfigura daitezke, hau da, zeure elkarrizketa-koadroak erabil ditzakezu ekintza bat deskribatzeko:

  1. Errore-mezua bistaratzea,

  1. Ezabatze-prozesua berrestea (datu-erregistroak direnean),

  1. Parametro-kontsulta,

  1. Sarrerak egiaztatzea datu-erregistroak gordetzean.

Horrek esan nahi duena da, adibidez, datu-erregistro bat ezabatzean "ezabatzea berrestea" eska dezakezula "Benetan ezabatu nahi duzu wyz bezeroa?" edo antzeko ohar batekin.

Ohar-ikonoa

Gertaeren elkarrizketa-koadroan erakusten diren gertaerak ezin dira zuzenean editatu. Gertaera bat zerrendatik ezaba dezakezu Ezab tekla sakatuz.


Makro batekin esteka daitezkeen inprimakietako gertaerak zerrendatzen eta azaltzen ditu:

Bete parametroak

Bete parametroak gertaera kargatuko den inprimakiak bete beharreko parametroak dituenean gertatzen da. Adibidez, inprimakiaren datu-iturburua ondorengo SQL komandoa izan daiteke:

SELECT * FROM address WHERE name=:name

Hemen kargatzean bete beharreko parametroa da :name. Posible bada, parametroa automatikoki beteko da inprimaki nagusitik. Parametroa ezin bada bete, gertaerari dei egiten zaio eta estekatutako makro batek bete dezake parametroa.

Bidali aurretik

Bidali aurretik gertaera inprimaki-datuak bidali aurretik gertatzen da.

Birkargatu aurretik

Birkargatu aurretik gertaera inprimaki bat birkargatu aurretik gertatzen da. Datu-edukia oraindik ez da freskatu.

Birkargatzean

Birkargatzean gertaera inprimakia birkargatu ondoren gertatzen da. Datu-edukia freskatu da.

Deskargatu aurretik

Deskargatu aurretik gertaera inprimakia deskargatu aurretik gertatzen da, hau da, datu-iturburutik bereizi aurretik.

Deskargatzean

Deskargatzean gertaera inprimakia deskargatu ondoren gertatzen da, hau da, datu-iturburutik bereizita.

Eguneratu aurretik

Aurretik eguneratzeko gertaera erabiltzaileak aldatutako kontrol-edukia datu-iturburuetan idatzi baino lehen gertatzen da. Estekatutako makroak, adibidez, ekintza eragotz dezake "FALSE" (faltsua) itzuliz.

Eguneratu ondoren

Ondoren eguneratzeko gertaera erabiltzaileak aldatutako kontrol-edukia datu-iturburuan idatzi ondoren gertatzen da.

Berrezarri aurretik

Berrezarri aurretik gertaera inprimaki bat berrezarri aurretik gertatzen da. Estekatutako makroak, adibidez, ekintza eragotz dezake "FALSE" (faltsua) itzuliz.

Inprimaki bat berrezartzen da ondorengo baldintzetako bat betetzen bada:

  1. 'Reset' botoi gisa definitutako (HTML) botoi bat sakatzen du erabiltzaileak.

  2. Datu-iturburu bati estekatutako formula batean erregistro berri eta huts bat sortzen da. Azken erregistroan, esaterako, Hurrengo erregistroa botoia sakatuz.

Berrezarri ondoren

Berrezarri ondoren gertaera inprimaki bat berrezarri ondoren gertatzen da.

Erregistro-ekintzaren aurretik

Erregistro-ekintzaren aurretik gertaera uneko erregistroa aldatu aurretik gertatzen da. Adibidez, makro estekatuak informazioa eska dezake elkarrizketa-koadroan.

Erregistro-ekintzaren ondoren

Erregistro ekintzaren ondoren gertaera uneko erregistroa aldatu ondoren gertatzen da.

Erregistroa aldatu aurretik

Erregistroa aldatu aurretik gertaera uneko erregistro-erakuslea aldatu aurretik gertatzen da. Estekatutako makroak, adibidez, ekintza eragotz dezake "FALSE" (faltsua) itzuliz.

Erregistroa aldatu ondoren

Erregistroa aldatu ondoren gertaera uneko erregistroa aldatu eta berehala gertatzen da.

Errorea gertatzean

Errorea gertatzean gertaera aktibatu egingo da, datu-iturburura sartzean erroreren bat gertatzen bada. Hori inprimakietan, zerrenda-koadroetan eta konbinazio-koadroetan aplikatuko da.

Ezabatzea berrestean

Ezabatzea berrestean gertaera inprimakitik datuak ezabatu bezain laster gertatzen da. Adibidez, makro estekatuak informazioa eska dezake elkarrizketa-koadro batean.

Kargatzean

Kargatzean gertaera inprimakia kargatu ondoren gertatzen da.