Orokorra
Inprimaki bat inprimaki-kontrol desberdinak dituen testu-dokumentu bat edo kalkulu-orri bat da. Web orri batean inprimaki bat sortzen baduzu, erabiltzaileak bere datuak sartu ahal izango ditu hemen Internet bidez bidaltzeko. Inprimaki bateko inprimaki-kontroletako datuak zerbitzari batera transmitituko dira URLa zehaztuta eta zerbitzarian prozesatu ahal izango dira.
Izena
Inprimakirako izen bat zehazten du. Inprimakia Inprimaki-nabigatzailean identifikatzeko erabiltzen da izen hau.
URLa
Betetako inprimakiko datuak zein URLtara bidaliko diren zehatz dezakezu hemen.
Markoa
Helburuko markoa kargatutako zein URLtan agertuko den zehazten du.
Bidalketa mota
Betetako inprimakiko informazioa bidaltzeko metodoa zehatz dezakezu hemen.
"Get" metodoa erabiliz, kontrol bakoitzeko datuak ingurune-aldagai gisa bidaltzen dira. Datuak URLari eransten zaizkio "?1kontrola=1edukia&2kontrola=2edukia&..." egiturarekin eta hartzailearen zerbitzariko programa batek ebaluatzen du karaktere-katea.
"Post" metodoa erabiliz, berriz, inprimakiaren edukiarekin dokumentu bat sortzen da eta zehaztutako URLra bidaltzen da.
Bidalketaren kodetzea
Datu-transferentziaren kode mota zehazten du.
Kontrol-informazioaren datu-transferentzia
Inprimaki bat bidaltzean, LibreOffice(e)n erabilgarri dauden kontrol guztiak hartzen dira kontuan. Kontrolaren izena eta, baldin badago, dagokion balioa transmititzen dira.
Kontrolaren arabera erabakitzen da kasu bakoitzean zein balio transmitituko diren. Testu-eremuetan sarrera ikusgaiak transmititzen dira; zerrenda-koadroetan, hautatutakoak; kontrol-laukietan eta aukera-eremuetan erreferentziako balio asoziatuak transmititzen dira, eremu horiek aktibatuta badaude.
Informazioa transmititzeko modua hautatutako transferentzia-metodoaren (Get edo Post) eta kodetzearen araberakoa (URL edo multipart) izaten da. Get metodoa eta URL kodetzea hautatzen badira, adibidez, <Name>=<Value>; moduko balio-pareak bidaliko dira.
HTML espezifikazioan onartzen diren kontrolez gain, LibreOffice aplikazioak beste batzuk ere eskaintzen ditu. Oharra: zenbakizko formatu zehatz bat duten eremuetan, balio ikusgaiak transmititu beharrean, ezarritako formatu lehenetsiak transmititzen dira. LibreOfficeko kontroletako datuak nola bidaltzen diren erakusten du taula honek:
Kontrola |
Balio-parea |
Zenbakizko eremua, moneta-eremua |
Dezimalen bereizlea beti puntu gisa bistaratzen da. |
Data-eremua |
Data-eremua formatu finkoan bidaltzen da (HH-EE-UUUU), erabiltzailearen ezarpen lokalak kontuan hartu gabe. |
Ordu-eremua |
Ordu-eremua formatu finkoan bidaltzen da (HH:MM:SS), erabiltzailearen ezarpen lokalak kontuan hartu gabe. |
Eremu maskaratua |
Eremu maskaratuen balioak testu-eremu gisa bidaltzen dira, hau da, inprimakian ikusgai dagoen balioa bidaltzen da. |
Taula-kontrola |
Taula-kontroletik beti zutabe indibidualak bidaltzen dira. Kontrolaren izena, zutabearen izena eta zutabearen balioa bidaltzen dira. Get metodoa eta URL kodetzea erabiliz, <Taula-kontrolaren izena>.<Zutabearen izena>=<Balioa> forman egingo da transmisioa, adibidez, eta balioa zutabearen araberakoa izango da. |