Gertaerak

Gertaerak fitxa-orrian inprimakien kontrol-eremuetan gauzatzen diren gertaerak eta makroak esteka daitezke.

Gertaera izaten denean, estekatutako makroari deituko zaio. Gertaera bati makro bat esleitzeko, sakatu ... botoia. Esleitu ekintza elkarrizketa-koadroa irekiko da.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki hautatutako inprimaki-elementuaren laster-menua- aukeratu Kontrola - Gertaerak fitxa

Ireki Inprimaki-kontrolen tresna-barra edo Inprimaki-diseinuaren tresna-barra, egin klik Kontrola ikonoan - Gertaerak fitxa


Kontrolaren arabera, gertaera desberdinak egongo dira erabilgarri. Gertaerak fitxa-orrian zerrendan hautatutako kontrolaren eta testuingururako gertaera erabilgarriak agertzen dira soilik. Ondorengo gertaerak definitzen dira:

Onartu ekintza

Gertaera hori kontrola sakatu eta ekintza abiarazi baino lehen gertatzen da. Esaterako, "Bidali" botoia sakatzean, bidaltze-ekintza abiarazten da; hala ere, "bidali" prozesua hasiko da soilik Hastean gertaera izaten denean. Onartu ekintza gertaerak prozesua hiltzea ahalbidetzen du. Estekatutako metodoak FALSE (faltsua) bidaltzen badu, Hastean ez da exekutatuko.

Exekutatu ekintza

Exekutatu ekintza gertaera gertatzen da ekintza bat hasten denean. Esaterako, "Bidali" botoi bat baduzu zure inprimakian, bidaltze-prozesuak hasiko den ekintza ordezkatzen du.

Aldatzean

Aldatzean gertaera kontrolaren edukia aldatu eta kontrolak fokua galtzen duenean gertatzen da.

Testua aldatzean

Testua aldatzean gertaera sarrera-eremu batean testua sartu edo aldatzen denean gertatzen da.

Egoera aldatzean

Egoera aldatzean gertaera, kontrol-eremuaren egoera aldatzen bada gertatzen da.

Fokua hartzean

Fokua hartzean gertaera kontrol-eremu batek fokua hartzen duenean gertatzen da.

Fokua galtzean

Fokua galtzean gertaera kontrol-eremuak fokua galtzen duenean gertatzen da.

Tekla sakatzean

Tekla sakatzean gertaera kontrolak fokua duenean erabiltzaileak edozein tekla sakatzen duenean gertatzen da. Sarrerak egiaztatzeko gertaera honek makro batekin estekatuta egon behar du.

Tekla askatzean

Tekla askatzean gertaera kontrolak fokua duenean erabiltzaileak edozein tekla sakatzen badu gertatzen da.

Sagua barnean dagoenean

Sagua barnean dagoeneangertaera, sagua kontrol-eremuaren barnean dagoenean gertatzen da.

Tekla sakatu eta sagua arrastatzean

Tekla sakatu eta sagua arrastatzean gertaera sagua arrastatzen den bitartean tekla bat sakatzen bada gertatzen da. Adibidez: arrastatzean eta jaregitean tekla gehigarriak modua zehazten duenean (lekuz aldatu edo kopiatu).

Sagua mugitzean

Sagua mugitzeangertaera, sagua kontrolaren gainean mugitzen denean gertatzen da.

Saguaren botoia sakatzean

Saguaren botoia sakatzean gertaera saguaren erakuslea kontrolaren gainean dagoenean sagu-botoia sakatzean gertatzen da.

Ohar-ikonoa

Kontuan izan kontroleko laster-menu baterako eskaerak jakinarazteko ere erabiltzen dela gertaera hau.


Saguaren botoia askatzean

Saguaren botoia askatzean gertaera saguaren erakuslea kontrolaren gainean dagoenean sagu-botoia askatzean gertatzen da.

Sagua kanpoan dagoenean

Sagua kanpoan dagoenean gertaera sagua kontrol-eremutik kanpo dagoenean gertatzen da.

Eguneratu aurretik

Aurretik eguneratzeko gertaera erabiltzaileak aldatutako kontrol-edukia datu-iturburuetan idatzi baino lehen gertatzen da. Estekatutako makroak, adibidez, ekintza eragotz dezake "FALSE" (faltsua) itzuliz.

Eguneratu ondoren

Ondoren eguneratzeko gertaera erabiltzaileak aldatutako kontrol-edukia datu-iturburuan idatzi ondoren gertatzen da.

Berrezarri aurretik

Berrezarri aurretik gertaera inprimaki bat berrezarri aurretik gertatzen da. Estekatutako makroak, adibidez, ekintza eragotz dezake "FALSE" (faltsua) itzuliz.

Inprimaki bat berrezartzen da ondorengo baldintzetako bat betetzen bada:

  1. 'Reset' botoi gisa definitutako (HTML) botoi bat sakatzen du erabiltzaileak.

  2. Datu-iturburu bati estekatutako formula batean erregistro berri eta huts bat sortzen da. Azken erregistroan, esaterako, Hurrengo erregistroa botoia sakatuz.

Berrezarri ondoren

Berrezarri ondoren gertaera inprimaki bat berrezarri ondoren gertatzen da.