Datuak

Datuak fitxa-orriaren bidez hautatutako kontrolari datu-iturburuak eslei dakizkioke.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki hautatutako inprimaki-elementuaren laster-menua - aukeratu Kontrola - Datuak fitxa

Ireki Inprimaki-kontrolen tresna-barra edo Inprimaki-diseinuaren tresna-barra, egin klik Kontrola ikonoan - Datuak fitxa


Ohar-ikonoa

Datu-baseen estekak dituzten inprimakien kasuan, estekatutako datu-baseaInprimaki-propietateak aukeran definitzen da. Horretarako funtzioakDatuak fitxan aurkituko dituzu.


Kontrol baten Datuak fitxan aukeran dauden ezarpenak kontrolaren araberakoak izango dira. Uneko kontrolean eta testuinguruan erabil daitezkeen aukerak soilik ikusiko dituzu. Eremu hauek dituzu erabilgarri:

Datu-eremua

Datu-baseko inprimakien bidez, kontrolak eta datu-eremuak esteka daitezke.

Aukera asko daude:

  1. Lehenengo kasua: Taula bakarra dago inprimakian.

    Datu-eremuan zehaztu behar duzu, iturburu-datuaren zein eremuren eduki bistaratu nahi duzun.

  2. Bigarren kasua: SQL kontsulta batek sortutako azpinprimakiari dagokio kontrola.

    Datu-eremua zehaztu behar duzu, SQL instrukzioaren zein eremuren eduki bistaratu nahi duzun.

  1. Hirugarren kasua: Konbinazio-koadroak

    Konbinazio-koadroetan, Datu-eremuan definitzen da erabiltzaileak sartu edo hautatutako balioak iturburu-datuen taulako inprimaki-taulako zein eremutan gordeko diren. (Konbinazio-koadroaren zerrendan bistaratutako balioak Zerrenda-edukian sartutako SQL instrukzioan oinarritzen dira).

  2. Laugarren kasua: Zerrenda-koadroak

    Iturburu-datuak ez ditu izaten bistaratu beharreko datuak, baina bai iturburu-datuei datu-eremu komun baten bidez estekatutako taula bat.

    Uneko datu-iturburuen taulari estekatutako taulatik datuak bistaratzeko zerrenda-koadro bat nahi baduzu, Datu-eremuan zerrenda-koadroko edukiari erreferentzia egiten dion datu-iturburuko taularen eremua zehaztu. Edo datuen bistaratzea kontrolatzen duen datu-basearen eremua zehatz dezakezu. Beste taularekiko esteka ematen du datu-eremu honek, bi taulak datu-eremu komun batekin esteka badaitezke. Identifikazio-zenbaki bakarrak gordetzen dituen datu-eremua izaten da normalean. Inprimakian bistaratu beharreko edukia duen datu-eremua SQL instrukzio bidez zehazten da Zerrenda-edukian.

Zerrenda-koadroek erreferentziekin funtzionatzen dute. SQL instrukzioekin estekatutako taulen bidez (4. kasua) edo balio-zerrendekin inplementa daitezke:

Estekatutako taulen bidezko erreferentziak (SQL instrukzioak)

Datu-eremu komun baten bidez inprimakia oinarritzen den taulari estekatutako datu-base bateko datuak zerrenda batean bistaratu nahi badituzu, zehaztu inprimaki-taularen esteka-eremuaDatu-eremuan.

SQL Hautatu baten bidez sortu da esteka,"SQL" edo "Native SQL" hautatzen baduzu,Zerrendaren edukia eremuko Zerrendaren edukiaren motan. Adibidez, "Eskabideak" taula estekatuta dago uneko inprimakiarekin, eta datu-basean "Bezeroa" taula "Eskabideak" taularekin estekatuta dago. SQL instrukzio bat horrela erabil daiteke:

SELECT BezeroIzena, BezeroZk FROM Bezeroak.

Adibide honetan, "BezeroIzena" estekatutako "Bezeroak" taulako datu-eremua da eta "BezeroZk" Datu-eremuan zehaztutako inprimaki-taulako eremuari estekatutako "Bezeroak" taulako eremua da.

Balio-zerrenden bidez emandako erreferentziak

Balio-zerrendak erabil ditzakezu zerrenda-koadroetan. Erreferentzia-balioak definitzen dituzten zerrendak dira balio-zerrendak. Horrela, inprimakiko kontrolak ez du zuzenean bistaratzen datu-baseko eremu baten edukia, baizik eta balio-zerrendan esleitutako balioa.

Balio-zerrenda baten erreferentziako balioak erabiltzen badituzu, ez da ikusiko inprimakikoDatu-eremuan zehaztutako datu-eremuaren edukia, baizik eta esleitutako balioak: "Balio-zerrenda" aukeratu bazenuenZerrenda-edukiaren motakoDatuak fitxan eta erreferentziako balio bat esleitu bazenien inprimakiko zerrenda-sarrera ikusgaieiZerrenda-sarreran(Orokorra fitxan sartutakoak), orduan erreferentziako balioak datu-eremuko datu-edukiarekin konparatuko dira. Erreferentziako balioa egokitzen bazaio datu-eremu baten edukiari, asoziatutako zerrenda-sarrerak bistaratuko dira inprimakian.

Erreferentziako balioa (aktibo)

Erreferentziazko balio bat eslei diezaiekezu aukera-botoiei eta kontrol-laukiei. Inprimakia bidaltzean erreferentziako balioa ere bidaliko da zerbitzarira. Datu-baseetako inprimakietan, hemen sartutako balioa idatziko da kontrol-eremuari esleitutako datu-basean.

Web inprimakien erreferentziako balioak

Web inprimaki bat diseinatzen baduzu eta kontrolaren egoerari buruzko informazioa bidali behar bada zerbitzarira, erreferentziako balioak erabilgarriak izaten dira. Erabiltzaileak kontrolean klik egiten badu, dagokion erreferentziako balioa zerbitzariari bidaltzen zaio.

Bi kontrol-eremu badituzu "emakumezkoa" eta "gizonezkoa"aukerentzat, eta, adibidez, 1 erreferentziako balioa ezartzen badiozu "emakumezkoa" eremuari eta 2 balioa "gizonezkoa" eremuari, 1 balioa helaraziko zaio zerbitzariari erabiltzaileak "emakumezkoa" eremuan klik egiten duenean; "gizonezkoa"eremuan klik egiten duenean, berriz, 2 balioa bidaliko da.

Datu-baseetako inprimakien erreferentziako balioak

Datu-baseetako inprimakietan, aukera edo kontrol-lauki baten egoera ere identifika dezakezu erreferentziako balioarekin eta balio hori datu-basean gorde. Hiru aukeraz osatutako talde bat baduzu, adibidez, "egiten ari da", "eginda", eta "berregiten", eta erreferentziako balio gisa, "ToDo", "OK", eta "BR", ezarri badiezu, erreferentziako balio horiek agertuko dira datu-basean aukera horietako batean klik egitean.

Erreferentziako balioa (inaktibo)

Kontrol-laukiak eta aukera-botoiak eta gelaxkak lot daitezke kalkulu-orrian, uneko dokumentuan. Kontrola gaituta badago, Erreferentziako balioan (aktiboa) kopiatu duzun balioa gelaxkan kopiatuko da. Kontrola desgaituta badago, Erreferentziako balioan (inaktiboa) kopiatu duzun balioa gelaxkan kopiatuko da.

Gelaxka estekatua

Gelaxka estekatuaren erreferentzia definitzen du kalkulu-orri batean. Kontrolaren zuzeneko egoera eta edukia gelaxka-edukiari lotuta daude. Ondorengo taulek kontrolak eta dagozkien esteka motak zerrendatzen dituzte.

Gelaxka estekatua duen kontrol-laukia

Ekintza

Emaitza

Hautatu kontrol-laukia

TRUE gelaxka estekatuan sartu da

Desautatu kontrol-laukia

FALSE gelaxka estekatuan sartu da

Hiru egoerako kontrol-laukiari "zehaztugabe" egoera ezartzen zaio

#NV gelaxka estekatuan sartu da

Gelaxka estekatuan zenbaki bat itzultzen duen zenbaki edo formula bat sartu

Sartutako balioa TRUE bada edo 0 ez bada: Kontrol-laukia hautatuko da
sartutako balioa FALSE edo 0 bada: Kontrol-laukia desautatu da

Garbitu gelaxka estekatua, edo sartu testua, edo sartu testua edo errorea ematen duen formula bat

Kontrol-laukia "zehaztugabe" egoeran ezarriko da hiru egoerako kontrol-laukia bada, bestela kontrol-laukia desautatu egingo da.

Hautatu koadroa. Erreferentzia balio-koadroak testua dauka.

Erreferentzia balio-koadroko testua gelaxkan kopiatzen da.

Desautatu koadroa. Erreferentzia balio-koadroak testua dauka.

Sarrera huts bat kopiatzen da gelaxkan.

Erreferentzia balio-koadroak testua dauka. Sartu testu berdina gelaxkan.

Kontrol-laukia hautatu da.

Erreferentzia balio-koadroak testua dauka. Sartu beste testu bat gelaxkan.

Kontrol-laukia desautatu da.


Gelaxka estekatua duen aukera-botoia (aukera-botoia)

Ekintza

Emaitza

Hautatu aukera-botoia.

TRUE gelaxka estekatuan sartu da

Beste aukera-botoi bat hautatuz gero, aukera-botoia desautatu egingo da.

FALSE gelaxka estekatuan sartu da

Gelaxka estekatuan zenbaki bat itzultzen duen zenbaki edo formula bat sartu

Sartutako balioa TRUE bada edo 0 ez bada: Aukera-botoia hautatzen da
sartutako balioa FALSE edo 0 bada: Aukera-botoia desautatu egiten da

Garbitu gelaxka estekatua, edo sartu testua, edo sartu testua edo errorea ematen duen formula bat

Aukera-botoia desautatu egiten da

Egin klik aukera-botoian. Erreferentzia balio-koadroak testua dauka.

Erreferentzia balio-koadroko testua gelaxkan kopiatzen da.

Egin klik talde berdineko aukera-botoian. Erreferentzia balio-koadroak testua dauka.

Sarrera huts bat kopiatzen da gelaxkan.

Erreferentzia balio-koadroak testua dauka. Sartu testu berdina gelaxkan.

Aukera-botoia hautatzen da.

Erreferentzia balio-koadroak testua dauka. Sartu beste testu bat gelaxkan.

Aukera-botoia garbitzen da.


Gelaxka estekatua duen testu-koadroa

Ekintza

Emaitza

Sartu testua kontrol-laukian

Testua gelaxka estekatuan kopiatzen da

Garbitu testu-koadroa

Gelaxka estekatua garbitzen da

Sartu testu bat edo zenbaki bat gelaxka estekatuan

Testu bat edo zenbaki bat kopiatzen da testu-koadroan

Sartu formula bat gelaxka estekatuan

Formulako emaitza testu-koadroan kopiatzen da

Garbitu gelaxka estekatua

Testu-koadroa garbitzen da


Gelaxka estekatua duten zenbakizko eremua eta eremu formatuduna

Ekintza

Emaitza

Sartu zenbaki bat eremuan

Zenbakia gelaxka estekatuan kopiatzen da

Garbitu eremua

0 balioa gelaxka estekatuan ezartzen da

Gelaxka estekatuan zenbaki bat itzultzen duen zenbaki edo formula bat sartu

Zenbakia eremuan kopiatzen da

Garbitu gelaxka estekatua, edo sartu testua, edo sartu testua edo errorea ematen duen formula bat

0 balioa eremuan ezartzen da


Gelaxka estekatua duen kontrol-laukia

Zerrenda-koadroak estekatzeko bi modu onartzen ditu, ikus "Gelaxka estekatuaren edukia" propietatea.

  1. Estekatutako edukia: Sinkronizatu zerrenda-koadroan hautatutako testu-edukia gelaxka-edukiarekin.

  2. Hautapen-kokalekua estekatua: Zerrenda-koadroan hautatutako elementu bakunaren kokalekua gelaxkan dagoen zenbakizko balioarekin sinkronizatuta dago.

Ekintza

Emaitza

Hautatu zerrenda-elementu bakun bat

Edukia estekatua dago: Elementuaren testua gelaxka estekatuan kopiatzen da.

Hautapena estekatua dago: Hautatutako elementuaren kokapena gelaxka estekatuan kopiatzen da. Adibidez, hirugarren elementua hautatzen bada hirugarren zenbakia kopiatuko da.

Hautatu hainbat zerrenda-elementu

#NV gelaxka estekatuan sartu da

Desautatu zerrenda-elementu guztiak

Edukia estekatua dago: Gelaxka estekatua garbitzen da

Hautapena estekatua dago: 0 balioa gelaxka estekatuan ezartzen da

Sartu testu bat edo zenbaki bat gelaxka estekatuan

Edukia estekatua dago: Bilatu eta hautatu zerrenda-elementu berdin bat

Hautapena estekatua dago: Zerrenda-elementu hau zehaztutako kokalekuan (1ekin hasita lehenengo elementutik) hautatzen da. Ez bada bilatzen, elementu guztiak desautatuko dira.

Sartu formula bat gelaxka estekatuan

Bilatu eta hautatu formularen emaitza eta estekatzeko modua batzen dituen zerrenda-elementu bat.

Garbitu gelaxka estekatua

Desautatu elementu guztiak zerrenda-koadroan

Aldatu iturburu-arearen zerrenda-edukia

Zerrenda-koadroko elementuak aldaketarekin bat etorriz eguneratzen dira. Hautapena mantendu egiten da. Gelaxka estekatua eguneratu egingo da agian.


Gelaxka estekatua duen konbinazio-koadroa

Ekintza

Emaitza

Sartu testua konbinazio-koadroaren editatu eremuan edo hautatu sarrera bat goitibeherako zerrendan.

Testua gelaxka estekatuan kopiatzen da

Garbitu konbinazio-koadroaren editatu eremua

Gelaxka estekatua garbitzen da

Sartu testu bat edo zenbaki bat gelaxka estekatuan

Testua edo zenbakia kopiatzen da konbinazio-koadroaren editatu eremuan

Sartu formula bat gelaxka estekatuan

Formularen emaitza kopiatzen da konbinazio-koadroaren editatu eremuan

Garbitu gelaxka estekatua

Konbinazio-koadroaren editatu eremua garbitzen da

Aldatu iturburu-arearen zerrenda-edukia

Goitibeherako zerrendako elementuak aldaketarekin bat etorriz eguneratzen dira. Konbinazio-koadroko editatu eremua eta gelaxka estekatua ez dira aldatzen.


Gelaxka estekatuaren edukia

Hautatu kalkulu-orri batean gelaxka estekatua duen zerrenda-koadroa estekatzeko modua.

  1. Estekatutako edukia: Sinkronizatu zerrenda-koadroan hautatutako testu-edukia gelaxka-edukiarekin. Hautatu"Hautatutako sarrera"

  2. Hautapen-kokalekua estekatua: Zerrenda-koadroan hautatutako elementu bakunaren kokalekua gelaxkan dagoen zenbakizko balioarekin sinkronizatuta dago. Hautatu"Hautatutako sarreraren kokapena"

Iragazki-proposamena

Inprimakia diseinatzean "iragazki proposamena" propietatea ezar dakieke testu-koadroei Propietateen elkarrizketa-koadroko Datuak fitxan. Iragazki moduan bilaketak egitean, eremu horietan dagoen informazio guztian hautaketa egin dezakezu. Eremuaren edukia hauta daiteke Osatzeko automatikoaren funtzioa erabiliz. Edonola ere, kontuan izan funtzio honek memoria handiagoa eta denbora gehiago behar izaten duela, bereziki datu-base luzeetan. Beraz, neurriz erabili behar da.

Iturburu-gelaxkaren bitartea

Sartu kalkulu orri batean zerrenda-koadro edo konbinazio-koadro baterako sarrerak dituen gelaxka barruti bat. Hainbat zutabetako area sartzen baduzu, kontrola betetzeko ezker-ezkerreko zutabeko edukia soilik erabiliko da.

Kate hutsa NULL da

Kate huts bat nola maneiatu behar den definitzen du. 'Bai' ezarri bada, zero luzerako sarrera-kate bat NULL balioa bezala tratatuko da. 'Ez' ezarri bada, edozein sarrera bere horretan tratatuko da, bihurketarik gabe.

Kate huts bat zero luzera ("") duen katea da. Normalean, NULL balioa eta kate hutsa ez dira berdinak. Oro har, NULL terminoa erabiltzen da definitu gabeko balioa, balio ezezaguna edo "oraindik ez da baliorik sartu" adierazteko.

Datu-base sistemak aldatu egiten dira, eta baliteke NULL balioak beste modu batera kudeatzea. Begira ezazu erabiltzen ari zaren datu-baseko dokumentazioa.

Lotutako eremua

Ohar-ikonoa

Lotutako eremuaren gelaxkako edukia ezabatzen bada arakatzailea propietatean, emaitzaren lehenengo eremua erabiliko da bistaratzeko eta datuak aldatzeko.


Zerrenda-koadroen propietate honek definitzen du estekatutako taula bateko zein datu-eremu bistaratuko den inprimakian.

Inprimakiko zerrenda-koadro batek inprimaki-taulari estekatutako taularen edukiak bistaratu behar baditu, Zerrenda-edukiaren mota eremuan definitu behar da bistaratzea SQL komandoak erabakiko duen edo (estekatutako) taula atzituko den. Lotutako zutabea propietateari dagokionez, indize bat erabiltzen da zehazteko kontsultako edo taulako zein datu-eremuri estekatzen zaion zerrenda-eremua.

Ohar-ikonoa

Taula bat baino gehiago atzitzeko erabiltzen diren inprimakietarako daLotutako zutabea propietatea. Taula bakarrean oinarritzen bada inprimakia, inprimakian bistaratu beharreko eremua zuzenean zehaztuko da Datu-eremuan. Dena den, zerrenda-koadroa datu-eremu komun baten bidez, uneko taulari estekatutako taula batetik datuak bistaratzea nahi baduzu, estekatutako datu-eremuaLotutako zutabea propietatearekin definitzen da.


Zerrendaren edukiaren motan "SQL" aukera hautatu bazenuen, SQL komandoak erabakiko du zehaztu beharreko indizea. Adibidea: Zerrendaren edukian, "SELECT 1.eremua, 2.eremua FROM taula-izena" moduko SQL komando bat zehazten denean ondorengo taula irekiko da:

Lotutako eremua

Esteka

-1

Hautatutako sarrerak zerrendan duen indizea Datu-eremua aukeran zehaztutako eremuari estekatuta dago.

{hutsik} edo 0

Datu-baseko "1. eremua" estekatzen zaio Datu-eremuan zehaztutako eremuari.

1

Datu-baseko "2. eremua" estekatzen zaio Datu-eremuan zehaztutako eremuari.


Zerrendaren edukiaren mota "Taula" aukera hautatu bazenuen Zerrendaren edukiaren mota, taula-egiturak erabakiko du zehaztu beharreko indizea. Adibidea: Zerrendaren edukian , datu-baseko taula hautatzen bada, ondorengo taula irekiko da:

Lotutako eremua

Esteka

-1

Hautatutako sarrerak zerrendan duen indizea Datu-eremua aukeran zehaztutako eremuari estekatuta dago.

{hutsik} edo 0

Taulako 1. zutabea estekatzen zaio Datu-eremuan zehaztutako eremuari.

1

Taulako 2. zutabea estekatzen zaio Datu-eremuan zehaztutako eremuari.

2

Taulako 3. zutabea estekatzen zaio Datu-eremuan zehaztutako eremuari.


Zerrendaren edukia

Datu-baseetako inprimakietan, zehaztu hemen inprimaki-elementuaren zerrenda-edukiaren datu-iturburua. Datu-basearen konexiorik ez duten dokumentuetan balio-zerrenda bat definitzeko erabil daiteke eremu hau.

Datu-baseetako inprimakietan, datu-iturburuak definitzen ditu zerrenda- edo konbinazio-koadroaren sarrerak. Hautatutako motaren arabera, datu-iturburu desberdinen artean aukera dezakezu Zerrendaren edukian, betiere zure datu-basean objektu horiek badaude. Zerrendaren edukiaren motan hautatutako motako datu-baseko objektu erabilgarri guztiak eskaintzen dira. Mota gisa "Balio-zerrenda" aukera hautatu baduzu, datu-baseen inprimakien erreferentziak erabil ditzakezu. Kontrolaren bistaratzea SQL komando batek kontrolatzen badu, SQL instrukzioa hemen sartzen da.

SQL instrukzioen adibideak:

Zerrenda-koadroetan, SQL instrukzioa honelakoa izan daiteke:

SELECT 1eremua, 2eremua FROM taula.

"taula" kontrolaren zerrendan (zerrenda-taula) bistaratzen diren datuak dituen taula da. "1eremua", berriz, inprimakiko sarrera ikusgaiak definitzen dituen datu-eremua da eta bere edukia zerrenda-koadroan bistaratzen da. "2.eremua" inprimaki-taularekin (balio-taula)Datu-eremuan zehaztutako eremuaren bidez estekatutako zerrenda-taulako eremua da. HorretarakoLotutako zutabea = 1 hautatuta behar da.

Konbinazio-koadroetan, SQL instrukzioa honelakoa izan daiteke:

SELECT DISTINCT eremua FROM taula.

"taula" zerrenda-taulako datu-eremua da "eremua", eta bere edukia konbinazio-koadroaren zerrendan bistaratzen da.

HTML dokumentuen balio-zerrendak

HTML inprimakietan Zerrenda-edukian balio-zerrenda bat sar dezakezu. Hautatu Zerrenda-edukia motan "Balio-zerrenda" aukera. Sartutako balioak ez dira ikusgai egongo inprimakian, eta sarrera ikusgaiei balioak esleitzeko erabiliko dira. Zerrendaren edukian egindako sarrerak HTML <OPTION VALUE etiketari dagozkio=...>.

Zerrenda- edo zerrenda-koadro batean hautatutako sarrera baten datu-transferentzian, Zerrenda-sarreran Orokorra fitxan sartutako bai inprimakian bistaratutako balio-zerrenda eta bai Zerrenda-edukian Datuak fitxan sartutako balio-zerrendak, biak hartzen dira kontuan. Balio-zerrendan(<OPTION VALUE=...>)(hutsik ez dagoen) testu bat badago balio-zerrendan hautatutako kokalekuan, transmititu egingo da. Bestela, (<OPTION>) kontrolean bistaratutako testua bidali egingo da.

Balio-zerrendak kontuan hartu beharreko kate huts bat ere izan behar badu, sartu "$$$empty$$$" balioa Zerrenda-edukian dagokion kokalekuan(kontuan izan maiuskulak/minuskulak). LibreOffice(e)k sarrera hori kate huts gisa interpretatuko du, eta dagokion zerrenda-sarrerari esleituko dio.

Ondorengo taulak HTML, JavaScript eta LibreOffice(r)en Zerrenda-edukia eremuaren arteko konexioak erakusten ditu, "ListBox1" izena duen zerrenda-koadroa adibide gisa erabiliz. Kasu honetan, inprimakian ikusgai dagoen zerrenda-sarrera adierazten du "Item"ek:

HTML etiketa

JavaScript

Kontrolaren balio-zerrendan (Zerrendaren edukia)

Datuak transmititzen

<OPTION>Elementua

Ezin da

""

zerrenda-sarrera ikusgaia ("ListBox1=Item").

<OPTION VALUE="Value">Elementua

ListBox1.options[0].value="Balioa"

"Balioa"

Zerrenda-sarrerari esleitutako balioa ("ListBox1=Balioa").

<OPTION VALUE="">Item

ListBox1.options[0].value=""

"$$$empty$$$"

Kate hutsa ("ListBox1=").


Zerrendaren edukiaren mota

Zerrendak eta konbinazio-koadroak osatzeko datuak zehazten ditu.

Balio-zerrenda aukeraren bidez Zerrenda-sarreraeremuan, Orokorra fitxan, sartutako sarrera guztiak agertuko dira kontrolean. Datu-baseetako inprimakietan, erreferentziako balioak erabil ditzakezu (ikus Balio-zerrenden bidez emandako erreferentziak atala).

Kontrolaren edukia datu-base batetik irakurtzen bada, datu-iturburuaren mota zehatz dezakezu beste aukerekin. Adibidez, taula eta kontsulten artean aukera dezakezu.