Orokorra

Orokorra fitxaren bidez, inprimaki-kontrol baten propietate orokorrak defini daitezke. Propietateak aldatu egiten dira kontrol motaren arabera. Propietate hauek guztiak ez dira erabilgarriak kontrol guztietan.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki hautatutako inprimaki-elementuaren laster-menua - aukeratu Kontrola - Orokorra fitxa

Ireki Inprimaki-kontrolen tresna-barra edo Inprimaki-diseinuaren tresna-barra, egin klik Kontrola ikonoan - Orokorra fitxa


Ohar-ikonoa

Uneko inprimaki-dokumentua HTML formatura esportatzen baduzu, lehenetsitako kontrol-balioak esportatuko dira eta ez uneko kontrol balioak. Balio lehenetsiak - kontrol motaren arabera - propietateen bidez konfiguratzen dira: balio lehenetsia (adib. testu-eremuetan), egoera lehenetsia (kontrol-laukietan eta aukera-eremuetan) eta hautapen lehenetsia (zerrenda-koadroetan).


Aingura

Kontrola non ainguratuko den definitzen du.

Aktibazio-ordena

Aktibazio-ordena propietateak kontrolek fokua zein ordenatan hartuko duten definitzen du Tab sakatzean. Kontrol bat baino gehiago dituen inprimaki batean, fokua lekuz aldatuko da hurrengo kontrolera Tab tekla sakatzean. Aktibazio-ordeneko indize baten bidez fokua zein ordenatan aldatuko den zehatz daiteke.

Ohar-ikonoa

Aktibazio-ordena propietatea ez da erabiltzen Ezkutuko kontroletan. Nahi izanez gero, propietate hau ezar daiteke irudi-botoietan eta irudi-kontroletan. Horrela, kontrol horiek Tab teklaren bidez hauta daitezke.


Inprimaki bat sortzean, inprimaki horri gehitzen zaizkion kontrol-eremuei automatikoki esleitzen zaie indize bat; gehitzen den kontrol-eremu bakoitzeko, indizea ere gehituz joaten da (aldiko 1). Kontrol baten indizea aldatzen baduzu, gainerako kontrolen indizeak ere automatikoki eguneratuko dira. Fokua ezarri ezin zaien elementuei ere (Tabstop = No) balio bat esleitzen zaie. Hala ere, kontrol horiek saltatu egiten dira Tab tekla sakatzean.

Oso erraz defini ditzakezu kontrolen indizeakAktibatze-ordena elkarrizketa-koadroan.

Aldaketa handia

Erabiltzaileak korritze-barrako diapositibatik gertu klik egitean balioa gehitu edo kendu behar den definitzen du.

Aldaketa txikia

Erabiltzaileak korritze-barrako gezi-ikonoan klik egitean balioa gehitu edo kendu behar den definitzen du.

Altuera

Kontrolaren altuera definitzen du.

Amaitu testu-lerroak honekin

Testu-eremuetan, hautatu testua datu-baseko zutabe batean idaztean erabiliko den lerro-amaierako kodea.

Atzeko planoaren kolorea

Kontrol-eremu gehienetan jar daiteke atzeko planoaren kolorea. Atzeko planoaren kolorean klik egiten baduzu, hainbat koloreren artean hautatzeko aukera emango dizun zerrenda irekiko da. "Lehenetsia" aukerak sistema-ezarpena hartzen du. Ezarri nahi den kolorea zerrendan ez badago, kolorea definitzeko egin klik ... botoian Kolorea elkarrizketa-koadroan.

Atzerapena

Errepikatutako gertaeren arteko atzerapena segundo-milarenetan zehazten du. Gertaera bat errepikatzen da gezi-batean edo korritze-barrako atzeko planoan edo Nabigazio-barrako nabigazio-botoien erregistro batean klik egiten duzunean, eta saguaren botoia sakatuta mantentzen baduzu pixka batean. Balio bat sar daiteke baliozko denbora-unitate bat badago ondoren, adibidez, 2 s edo 500 ms.

Automatikoki bete

Automatikoki bete funtzioak lehendik dauden sarreren zerrenda bistaratzen du sarrera bat idazten hasten zarenean.

Balio lehenetsia

Kontrol-eremurako lehenetsitako balioak ezartzen ditu. Adibidez, lehenetsitako balioa sartuko da inprimakia irekitakoan.

Reset motako botoian, Hautapen lehenetsiaren sarrera k kontrolaren egoera definitzen du erabiltzaileak reset botoia aktibatu badu.

Balio-gehi./gutxitzea

Biratze-botoiaren kontrola aktibatzen denean gehituko eta kenduko diren tarteak zehaztuko ditu.

Balio-urratsak

Balio-tarteak zenbakizko eta monetazko biratze-botoietan ezar daitezke .Balioak txikiagotu edo handitzeko, erabili biratze-botoiaren gorako eta beherako gezi-botoiak.

Balioa

ezkutuko kontrol batean, Balioapean, ezkutuko kontrolak heredatutako datuak sar daitezke. Datu horiek ere transferituko dira inprimakia bidaltzean.

Biratze-botoia

Zenbakizko eremuak, moneta-eremuak, data eta ordua eremuak biratze-botoi gisa sar daitezke inprimakian.

Botoi lehenetsia

Botoi lehenetsia propietateak Itzuli tekla sakatzean botoi hau aktibatuko dela definitzen du. Elkarrizketa-koadroa edo inprimakia ireki eta inolako ekintzarik egiten ez bada, propietate hau duen botoia da lehenetsia.

Ohar-ikonoa

Propietate hori beti dokumentuko botoi bakar bati esleitu behar zaio.


Web orrialdeko inprimakiak erabiltzean, bilaketako maskaretan propietate hau ager daiteke. Hauek edizioko maskarak dira testua sartzeko eremua eta bidali ekintza duen botoia eduki ohi dute. Bilatzea nahi den hitza testuaren eremuan sartzen da eta botoia sakatuz hasten da bilaketa. Lehenetsi gisa definitu bada botoia Sartu tekla sakatuz hitzaren bilaketa ere hasten da.

Data lehenetsia

Data lehenetsia ezartzen du.

Data-formatua

Data-eremuetako datak erakusteko formatua defini dezakezu.

Ohar-ikonoa

Formatu-eremu guztiei (data, ordua, moneta, zenbakia) automatikoki emango zaie hautatutako formatua haietatik irten eta berehala, berdin dio informazioa nola sartu duzun.


Dezimalak

Zenbakizko eta monetazko eremuetan, dezimalen bereizletik eskuinera zenbat zifra bistaratuko diren defini dezakezu.

Egoera lehenetsia

Aukera bat edo kontrol-lauki bat lehenespenez hautatu den zehazten du.

Reset motako botoian, erabiltzaileak reset botoia aktibatzen duenean kontrolak izango duen egoera definitzen da.

Elkartutako aukera eramuetan, Egoera lehenetsia propietateak definitzen du ezarpen lehenetsiari dagokion taldearen egoera.

Ekintza

Nabigazio-ekintzen bidez, datu-baseen nabigaziorako botoiak diseina ditzakezu.

Taula honek botoi bati eslei diezazkiokezun ekintzak azaltzen ditu.

Ekintza

Iruzkina

Bat ere ez

Ez da ekintzarik egin.

Bidali inprimakia

Uneko dokumentuan beste kontrol-eremu batean sartutako datuak Inprimaki-propietateak URLean zehaztutako helbidera bidaltzen ditu.

PDF fitxategi bat esportatzean, inprimakiaren datuen propietatean sartu "URL" testu-koadroan.

Berrezarri inprimakia

Aurrez definitutako balio lehenetsiak berrezartzen ditu beste kontrol-eremu batzuetan (Egoera lehenetsia, Hautapen lehenetsia, Balio lehenetsia).

Ireki dokumentua / web orria

URLan zehaztutako URLa irekitzen du. Markoa erabil daiteke helburuko markoa zehazteko.

Lehen erregistroa

Uneko inprimakia lekuz aldatzen du lehenengo erregistrora.

Aurreko erregistroa

Uneko inprimakia lekuz aldatzen du aurreko erregistrora.

Hurrengo erregistroa

Uneko inprimakia lekuz aldatzen du hurrengo erregistrora.

Azken erregistroa

Uneko inprimakia lekuz aldatzen du azken erregistrora.

Gorde erregistroa

Uneko erregistroa gordetzen du, behar izanez gero.

Desegin datu-sarrera

Uneko dokumentuko aldaketak alderantzikatzen ditu.

Erregistro berria

Uneko inprimakia lekuz aldatzen du txertatutako errenkadara.

Ezabatu erregistroa

Uneko erregistroa ezabatzen du.

Freskatu inprimakia

Uneko inprimakian azkenekoz gordetako bertsioa birkargatzen du.


Erregistro-markatzailea

Lehenengo zutabea errenkaden etiketekin markatuta dagoen zehazten du, uneko erregistroa gezi baten bidez hautatuta egongo da.

Erregistroetako ekintzak

Ekintza-elementuak nabigazio-barraren kontrol hautatu batean erakutsi edo ezkutatuko diren zehazten du. Ekintza-elementuak honakoak dira: 'Gorde erregistroa', 'Desegin', 'Ezabatu erregistroa', 'Freskatu'.

Errenkada-altuera

Kontrol-eremuetan, sartu balio bat errenkada-altuerarako. Nahi baduzu, balio bat sar daiteke baliozko neurri-unitate bat jarriz gero ondoren, adibidez, 2 cm.

Errepikatu

Kontrol batean, biratze-botoia bezalako batean, klik egitean eta saguaren botoia sakatuta duzunean ekintza errepikatzen den zehazten du.

Ertza

Marko bat duten kontrol-eremuetan, inprimakian bistaratzen den ertza zehatz dezakezu Ertza propietatea erabiliz. "Markorik gabe", "3D itxura" edo "Zapala" aukeren artean hauta dezakezu.

Ertzaren kolorea

'Ertza' propietatea "laua" balioarekin ezarrita duten kontrolen ertz-kolorea zehazten du.

Eskala

Tamainaz aldatzen du irudia, kontrolaren tamaina doitzeko.

Estiloa

Kontrol-laukiak eta aukera-botoiak 3D itxurarekin (lehenetsia) edo itxura lauarekin bistaratuko diren zehazten du.

Etiketa

Etiketa propietateak inprimakian bistaratzen den kontrol-eremuaren etiketa ezartzen du. Datu-eremuaren zutabe-goiburukoa edo etiketa definitzen du propietate honek inprimakien taula-kontrolean.

Kontrol berria sortzen duzunean, Izena propietatean aurredefinitutako deskripzioa lehenetsi gisa erabiltzen da kontrola etiketatzeko. Kontrol-eremuaren izena eta kontrolaren osoko zenbakia erabiltzen dira etiketa sortzeko (adibidez, CommandButton1). Titulua propietatearen bidez beste deskribapen bat eslei diezaiokezu kontrolari. Horrela, kontrolaren funtzioa argiago adieraziko da. Erabiltzaileak ikusiko duen etiketa ulergarriagoa izan dadin, aldatu sarrera hau.

Lerro anitzeko izenburu bat sortzeko, ireki konbinazio-koadroa gezi-botoia erabiliz. Lerro-jauzia sartu daiteke Shift++Enter sakatuta.

Ohar-ikonoa

Titulua propietatea erabiltzaileak ikusgai duen interfazean inprimaki-elementuak etiketatzeko soilik erabiltzen da. Makroak erabiltzen badituzu, kontuan izan exekutatzean kontrolak beti Izena propietatearen bidez izendatzen direla.


Etiketa-eremua

Kontrolaren etiketaren iturburua zehazten du. Etiketa-eremuko testua erabiliko da datu-basearen eremuko izenaren ordez. Adibidez, Iragazki-nabigatzaileko, Bilatu elkarrizketa-koadroan eta taula-ikuspegian zutabe gisa.

Etiketaren karaktere bat mnemoniko gisa definitzeko da, horrela erabiltzailea kontrol honetan teklatuko karaktere bat sakatuz sartuko da, txertatu tilet bat (~) karakterearen aurretik etiketan.

Aukera-botoiak erabiltzean, talde-marko bateko testua bakarrik balia daiteke etiketa-eremu gisa. Talde bereko aukera-botoi guztiei aplikatzen zaie testu hori.

Testu-eremuaren ondoko ... botoian klik egiten baduzu, Etiketa-eremuaren hautapena elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu. Hautatu zerrendako etiketa bat.

Hautatu Esleipenik ezlaukia, esteka lekuz aldatzeko kontrolaren eta esleitutako etiketa-eremuaren artean.

Ezkutatu hautapena

Kontrol batek fokua galtzen duenean, kontroleko testu-hautapena zenbat denbora egongo den hautatuta zehazten du. Ezkutatu hautapena aukeran "Ez" ezartzen baduzu, testua hautatuta mantenduko da fokua testua duen kontrolean ez dagoenean ere.

Formatu-kontrola

Eduki formatudunak (data, ordua, eta abar) onartzen dituzten kontrol-eremuen formatu-kontrola egin daiteke. Formatu-kontrolaren funtzioa aktibatzen bada (Bai), onartutako karaktereak bakarrik erabili ahal izango dira. Adibidez, data-eremu batean zenbakiak edo data-bereizleak bakarrik onartuko dira, teklatuarekin idatzitako letra guztiei ez ikusi egingo zaie.

Formatua

Kontrolaren formatu-kodea zehazten du. Egin klik ... botoian formatu-kodea hautatzeko.

Gaituta

Kontrol-eremu batek "Gaitua" (Bai) propietatea badu, inprimaki-erabiltzaileak kontrol-eremua erabili ahal izango du. Propietatea desgaitzen bada, ez da gaituta egongo (EZ) eta grisez bistaratuko da.

Geh. balioa

Zenbakizko eremuetan eta monetazkoetan, erabiltzaileak sar dezakeen gehieneko balio bat ezar daiteke.

Geh. data

Erabiltzaileak sartutako beste balioak batek gainditu ezin duen data definitzen du.

Geh. denbora

Erabiltzaileak sartutako balioak gainditu ezin duen denbora definitzen du.

Geh. korritze-balioa

Korritze-barrako kontrolaren gehieneko balioa zehazten du.

Geh. testu-luzera

Testu- eta konbinazio-koadroetan, erabiltzaileak sar dezakeen gehieneko karaktere kopurua defini daiteke. Kontrol-eremuen propietate hau zehazten ez bada, ezarpen lehenetsia zero izango da.

Kontrola datu-base bati estekatuta badago, eta testuaren luzera datu-basearen eremu-definiziotik hartu behar bada, testu-luzerarik ez duzu sartu behar hemen. Ezarpenak datu-basetik hartzeko ezinbestekoa da kontrol-propietatea definitu gabe egotea ("Definitu gabe" egoera).

Goitibehera

Goitibeherako propietatea duen kontrol-eremuak gezi-botoi bat gehiago du, lehendik dauden inprimaki-sarrerak saguan klik egitean irekitzeko. Lerro kopuruan, goitibehera irekita dagoenean zenbat lerro (edo errenkada) bistaratuko diren zehatz dezakezu. Konbinazio-koadroek goitibehera propietatea izan dezakete.

Taula-kontrol batean zutabe gisa txertatutako konbinazio-koadroek beti goitibehera propietatea izaten dute lehenespenez.

Grafikoak

Irudi-botoiek Grafikoak propietatea izaten dute. Grafikoak propietateak botoian agertzea nahi duzun grafikoaren bide-izena eta fitxategi-izena zehazten du. Grafiko-fitxategia hautatzen baduzu ...botoiaren bidez, bide-izena eta fitxategi-izena automatikoki testu-koadroan sartuko dira.

Gut. balioa

Zenbakizko eremuetan eta monetazkoetan gutxieneko balio bat ezar dezakezu, erabiltzaileak balio txikiagorik sar ez dezan.

Gut. data

Erabiltzaileak sar dezakeen datarik zaharrena zehazten du.

Gut. denbora

Erabiltzaileak sar dezakeen gutxieneko denbora zehazten du.

Gut. korritze-balioa

Korritze-barrako kontrolaren gutxieneko balioa zehazten du.

Hartu fokua klik egitean

Aukera hau "Bai"en ezartzen baduzu, Sakatzeko botoiak fokua hartzen du botoian klik egitean.

Hautapen anizkoitza

Zerrenda-koadroan elementu bat baino gehiago aukera dezakezu.

Hautapen lehenetsia

Zerrenda-koadroko sarrera lehenetsitako sarrera gisa markatu behar dela zehazten du.

Reset motako botoian, Hautapen lehenetsia sarrerak zerrenda-koadroaren egoera definitzen du, erabiltzaileak reset botoia aktibatzen badu.

Balio-zerrenda duen Zerrenda-koadro batean, ... botoian klik egiten baduzu, Hautapen lehenetsia elkarrizketa-koadroa irekiko ds.

Hautapen-lehenetsia elkarrizketa-koadroan hautatu, hautatu gisa markatu nahi dituzun sarrerak zerrenda-koadroa duen inprimakia irekitzen duzunean.

Hiru egoerakoa

TRUE edo FALSE balioez gain, kontrol-laukiek datu-baseko ZERO balioa ere irudika dezaketen edo ez definitzen da. Funtzioa hau erabiltzeko datu-baseak hiru egoera onartu behar ditu: TRUE, FALSE eta ZERO.

Ohar-ikonoa

Hiru egoerako propietatea datu-baseetako inprimakietan bakarrik erabiltzen da, ez HTML inprimakietan.


Hitz-zatiketa

Testua lerro bat baino gehiagotan bistaratzen du.Testu-kutxa batean lerro-jauziak erabiltzea ahalbidetzen du, testu-lerro bat baino gehiago sartu ahal izan dadin. Lerro-jauzia eskuz sartzeko, sakatu 'Enter' tekla.

Ikonoaren tamaina

Hautatutako nabigazio-barra batean ikonoek txikiagoak edo handiagoak izan behar duten zehazten du.

Ikur-kolorea

Kontroletako ikurren kolorea zehazten du, adibidez, korritze-barra bateko gezienak.

Ikusgai

Modu bizian kontrola ikusgai egongo den ala ez definitzen du. Diseinu moduan, kontrola beti ikusgai egongo da.

Gogoan izan propietate hau "Bai" (balio lehenetsia) bada, horrek ez duela beti esan nahi kontrola pantailan agertuko denik. Muga gehiago aplikatzen dira kontrol baten benetako ikusgaitasuna kalkulatzen denean. Esaterako, Writer aplikazioko sekzio ezkutu batean kokatutako kontrol bat ez da inoiz ikusgai izango, gutxienez sekzioa bera ikusgai bihurtzen den arte.

Propietatearen balioa "Ez" bada, kontrola beti ezkutatuta egongo da zuzeneko moduan.

OpenOffice.org 3.1 bertsiora artekoek ez ikusi egingo diote propietate horri hori erabiltzen duten dokumentuak irakurtzean, horri buruzko jakinarazpenik egin gabe.

Inprimagarria

Kontrol-eremua dokumentuan inprimatu nahi duzun zehazten du.

Iragaztea / Ordenatzea

Ordenatzeko eta iragazteko hautatu diren elementuak nabigazio-barraren kontrolean erakustea eta ezkutatzea zehazten du. Ordenatzeko eta iragazteko elementuak hauek dira: 'Ordenatu gorantz', 'Ordenatu beherantz', 'Ordenatu', 'Iragazki automatikoa', 'Iragazki lehenetsia', 'Aplikatu iragazkia eta ordenatu'.

Irakurtzeko soilik

Irakurtzeko soilikpropietatea kontrol guztiei eslei dakieke eta erabiltzaileak testua sar dezake. Datu-base batetik grafikoak hartzen dituen grafiko-eremu bati irakurtzeko soilik propietatea esleitzen bazaio, erabiltzaileak ezingo du grafiko berririk txertatu datu-basean.

Izena

Kontrol-eremu bakoitzak eta inprimaki bakoitzak Izena propietatea dauka, horren bidez identifika daiteke. Izena Inprimaki-nabigatzailean agertuko da, eta izena erabiliz makro batetik erreferentzia egin ahal izango zaio kontrol-eremuari. Lehenespenez, izen bat jartzen zaio eremuari. Kontrol-eremua bere izenaren bidez definitzen da eta eremuaren etiketa eta zenbakia erabiliz sortzen da.

Ohar-ikonoa

Makroak erabiltzen badituzu, egiaztatu kontrolen izenak bakarrak direla.


Funtzionalki elkarri lotutako kontrolak elkartzeko ere erabiltzen dira izenak, abibidez, aukera-botoiak. Horretarako, izen bera eman taldeko kide guztiei: izen bereko kontrolek taldea osatzen dute. Elkartutako kontrolak ikusteko Talde-markoa erabil daiteke.

Jarri ikurra aurrean

Monetaren ikurra zenbakiaren aurretik edo ondoren bistaratu den zehazten du moneta-eremuak erabiltzean. Lehenespenez, moneta-ikurrak ez dira aurretik jartzen.

Karaktere-maskara

Eremu maskaratuetan, karaktere-maskara defini daiteke. Karaktere maskarak inprimaki baten hasierako balioak izaten ditu, eta beti ikusgai egoten da inprimaki bat deskargatu ondoren. Sarrera-maskaran karaktere-kode bat erabiliz, erabiltzaileak eremu maskaratuan idatz ditzakeen sarrerak defini ditzakezu.

Ohar-ikonoa

Karaktere-maskararen luzerak beti sarrera-maskararen luzerarekin bat etorri behar du. Bestela, sarrera-maskara moztu egingo da edo zuriuneekin beteko da luzera guztia osatu arte.


Kokatzea

Nabigazio-barran hautatutako kontrol bateko kokaleku-elementuak erakutsi edo ezkutatuko diren zehazten du. Kokaleku-elementuak honakoak dira: 'Erregistroa' etiketa, 'Erregistroa' kokalekua, 'Erregistro kopurua' etiketa, 'Erregistro kopurua'.

Korritze-balio lehenetsia

Korritze-barrako balio lehenetsiak ezartzen ditu.

Korritze-barra

Testu-koadro batean zehaztu duzun korritze-barra mota gehituko du.

Laguntza-testua

Kontrolean argibide gisa bistaratuko den laguntza-testua sartzeko aukera ematen du. Erabiltzaile moduan zaudenean, sagua kontrolaren gainean jartzen denean argibidea azalduko da.

URL motako botoien laguntza-testua argibide luze gisa agertuko da URLan sartutako URL helbidearen ordez.

Laguntza-testua

Kontrol-eremu bakoitzean informazio osagarria edo azalpen-testua zehatz daiteke. Propietate honek programa-kodean erabil daitekeen informazio osagarria gordetzen lagunduko dio programatzaileari. Eremu hau erabil daiteke, adibidez, aldagaiekin edo bestelako ebaluazio-parametroekin.

Laguntzaren URLa

Kontrol-eremuaren laguntza aukeratzean irekiko den laguntza-dokumentuaren URLa zehazten du Kontrol-eremuaren laguntza ireki ahal izateko, fokuak kontrol-eremuan egon behar du eta erabiltzaileak F1 sakatu behar du.

Lerro kopurua

Goitibeherako propietatea duten konbinazio-koadroetan, goitibeherako zerrendan zenbat lerro bistaratuko diren zehatz dezakezu. Goitibehera-aukera ez duten kontrol-eremuen kasuan, kontrol-eremuaren tamaina eta letra tamainaren arabera konfiguratuko da lerroen bistaratzea.

Lerrokatzea / Irudiak lerrokatzea

Lerrokatze-aukerak dira: ezkerrean lerrokatzea, eskuinean lerrokatzea eta erdian. Aukera hauek daude erabilgarri elementu hauentzat:

  1. Etiketa-eremuen titulua

  2. Testu-eremuen edukia

  3. Taula-kontrol bateko zutabeen taula-eremuaren edukia

  4. Botoietan erabiltzen diren grafikoak edo testuak

    Ohar-ikonoa

    Lerrokatzea aukerak botoietan Irudiak lerrokatzea izena du.


Letra-tipoa

Testu ikusgaia duten kontrol-eremuetarako edo tituluetarako, hautatu erabili nahi duzun bistaratzearen letra-tipoa. Letra-tipoa elkarrizketa-koadroa irekitzeko, egin klik ... botoian. Hautatuko letra-tipoa erabiltzen da kontrol-eremuen izenetan eta datuak bistaratzeko kontrol-eremuen taulan.

Markoa

Helburuko markoa ere zehatz dezakezu URLa bistaratzeko "Ireki dokumentua edo web orria" ekintza)esleitu zaion botoi batean klik egitean irekitzen duzuna.

Eremuan klik egiten baduzu, zerrendan aukera bat hautatu, hurrengo dokumentua zein markotan kargatuko den zehazteko. Aukera hauek daude:

Sarrera

Esanahia

_blank

Dokumentua hutsik dagoen marko berri batean sortuko da.

_parent

Dokumentua maila altuagoko marko batean sortuko da. Ez badago goi-mailakorik, dokumentua marko berdinean sortuko da.

_self

Dokumentua marko berean sortuko da.

_top

Hurrengo dokumentua 'Top Window' (goiko leiho) batean sortuko da, hau da, hierarkiako maila goreneko markoan; markoa jada hierarkiako altuena bada, dokumentua uneko markoan sortuko da.


Ohar-ikonoa

Markoaren propietatea datu-baseetako inprimakietan erabiltzen da, baina HTML inprimakietan ez.


Milakoen bereizlea

Zenbakizko eta monetazko eremuen bidez milakoen bereizleak erabili diren defini daiteke.

Moneta-ikurra

Moneta-eremu batean, moneta-ikurra aurredefini daiteke Moneta-ikurra propietatean karakterea edo katea sartuz.

Nabigazio-barra

Kontrol-laukiaren beheko ertzean nabigazio-barra bistaratzen den zehazten du.

Nabigazioa

Nabigazio-barran hautatutako kontrolean nabigazio-elementuak erakutsi edo ezkutatuko diren zehazten du. Nabigazio-elementuak honakoak dira: 'Lehen erregistroa', 'Aurreko erregistroa', 'Hurrengo erregistroa', 'Azken erregistroa'.

Ordu lehenetsia

Lehenetsitako ordua ezartzen du.

Ordu-formatua

Ordua bistaratzeko formatua defini daiteke.

Orientazioa

Korritze-barraren edo biratze-botoiaren orientazio horizontala edo bertikala zehazten du.

Pasahitzetako karaktereak

Erabiltzaileak pasahitza sartzen badu, erabiltzaileak idatzitako karaktereen ordez bistaratuko diren karaktereak zehatz daitezke. Pasahitzetako karaktereak eremuan, sartu erabili nahi den karakterearen ASCII kodea. 0 eta 255 arteko balio bat erabil dezakezu.

Iradokizun-ikonoa

Zenbait ASCII kodeei dagozkien karaktereak Karaktere bereziak elkarrizketa-koadroan (Itsatsi - Karaktere berezia...) ikus daitezke.


Saguaren gurpil-gertaerak

Erabiltzaile batek saguaren gurpila korritzen duenean balioa aldatzen den ezartzen du. 'Inoiz ez': Ez da balioa aldatuko. 'Fokua duenean: (lehenetsia) Balioa aldatzen da kontrolak fokua duenean eta gurpila kontrolari apuntatzen dagoenean eta korritzen denean. 'Beti': Balioa aldatzen da gurpila kontrolari apuntatzen dagoenean eta korritzen denean, berdin dio zein kontrolek duen fokua.

Sarrera-maskara

Maskara-kodea eremu maskaratuetan zehaztuz gero, erabiltzaileak eremu maskaratuetan zer sar dezakeen zehatz daiteke.

Zenbat kokagune sar daitezkeen zehazten du sarrera-maskararen luzerak. Edizio-maskararekin bat ez datozen karaktereak sartzen badira, sarrera ezetsi egiten da eremutik irtetean. Ondorengo karaktereak sar ditzakezu edizio-maskara definitzeko:

Karakterea

Esanahia

L

Testu-konstantea. Kokaleku hau ezin da editatu. Karaktere-maskarari dagokion kokalekuan bistaratzen da karakterea.

a

a-z eta A-Z karaktereak sar daitezke. Maiuskula karaktereak ez dira minuskula karaktere bihurtzen.

A

A-Z karaktereak sar daitezke. Minuskula bat sartzen bada, automatikoki maiuskula bihurtuko da.

c

A-Z eta 0-9 karaktereak sar daitezke. Maiuskula karaktereak ez dira minuskula karaktere bihurtzen.

C

A-Z eta 0-9 karaktereak sar daitezke. Minuskula bat sartzen bada, automatikoki maiuskula bihurtuko da.

N

0-9 karaktereak soilik sar ditzakezu hemen.

x

Edozein karaktere inprimagarri sar dezakezu.

X

Edozein karaktere inprimagarri sar dezakezu. Minuskula bat sartzen bada, automatikoki maiuskula bihurtuko da.


Adibidez, definitu edizioko maskara "NNLNNLLLLL" bezala "__.__.2000" maskara literalean erabiltzeko, honela erabiltzaileak lau digitu soilik idatzi beharko ditu data sartzean.

Tabulazioa

Tabulazioa propietateak definitzen du kontrol-eremu bat tab teklaren bidez hauta daitekeen. Aukera hauek erabil daitezke:

Ez

Tab tekla sakatzean, fokuak ez ikusi egiten dio kontrolari.

Bai

Tab teklaren bidez hauta daiteke kontrola.


Tamaina ikusgaia

"balio-unitate"ean korritze-barrako kurtsorearen tamaina zehazten du. Adibidez, ("Geh. korritze-balioa"ren balioa ken "Gut. korritze-balioa") / 2 emaitza da: atzeko planoko arearen erdia hartzen duen korritze-barraren kurtsorea.

0n ezartzen bada, kurtsorearen zabalera eta altuera berdinak izango dira.

Testu lehenetsia

Testu lehenetsia ezartzen du testu-koadroan edo konbinazio-koadroan.

Testu mota

Kontrol-eremu batean, adibidez testu-koadroetan edo etiketetan, lerro-jauziak eta formatua erabiltzea ahalbidetzen du. Lerro-jauzi bat eskuz sartzeko, sakatu Enter tekla. Formatudun testua sartzeko, hautatu "Lerro anitzekoa formatuarekin".

Abisu-ikonoa

"Lerro anitzeko formatuarekin" hautatzen baduzu, kontrol hau ezin da lotu datu-baseko eremu batekin.


Ohar-ikonoa

"Lerro anitzeko sarrera" izena du kontrol honek taula-kontrol bateko testu-zutabea denean.


Txandakatu

Sakatzeko botoi batek txandakatzeko botoi baten portaera duen zehazten du. 'Txandakatu' ezarpenari "Bai" balioa ematen badiozu, "hautatua" eta "hautatu gabea" kontrol-egoeren artean txandakatu dezakezu kontrola, botoia sakatzen duzunean edo kontrolak fokua duen bitartean zuriune-barra sakatzen duzunean. "Hautatua" egoeran dagoen kontrola "sakatuta" modura agertzen da.

URLa

Ireki dokumentua edo web orri mota botoiaren URL helbidea sartzen da URL koadroan. Botoian klik egitean helbidea irekitzen da.

Erabiltzaile moduan, sagua botoiaren gainera eramaten duzunean, URLa argibide luze gisa agertuko da beste Laguntza-testurik ez badago sartuta.

Xkokagunea

Kontrolaren X kokapena definitzen du, aingurarekiko.

Ykokagunea

Kontrolaren Y kokapena definitzen du, aingurarekiko.

Zabalera

Zutabearen zabalera ezartzen du taulen kontrol-eremuan LibreOffice(r)en modulu-aukeretan zehaztutako unitateetan. Nahi izanez gero, balio bat sar daiteke baliozko neurri-unitate bat jarriz gero ondoren, adibidez, 2 cm.

Zabalera

Kontrolaren zabalera definitzen du.

Zerrendako sarrerak

Kontuan izan sarreren kontrolari eta teklatuari buruzkoaholkuak.

Aurrez definitutako zerrenda-sarrera lehenetsia Hautapen lehenetsiaren konbinazio koadroan sartzen da.

Ohar-ikonoa

Kontuan izan hor sartutako zerrenda-sarrerak inprimakian gehituko direla, "Balio-zerrenda" aukera hautatzen bada Zerrendaren edukiaren motako Datuak fitxan.


Ez badituzu zerrenda-sarrerak datu-basean idatzi nahi edo web inprimakiaren hartzaileari bidali, baizik eta, inprimakian ikusten ez diren balioak esleitu, zerrenda-sarrerak balio-zerrenda bateko beste balio batzuei eslei diezazkiekezu. Datuak fitxan definitzen da balio-zerrenda. Zerrendaren edukiaren motan "Balio-zerrenda" aukera hautatu eta sartu balioak dagokion inprimakiko zerrenda-sarrera ikusgaiei esleituko zaien Zerrendaren edukian. Esleipen zuzena egiteko, balio-zerrendaren ordenak eragina izaten du.

Ohar-ikonoa

HTML dokumentuetan, Orokorra fitxan sartutako zerrenda-sarrera <OPTION> HTML etiketari dagokio; Datuak fitxako Zerrendaren edukian sartutako zerrenda-sarrera <OPTION VALUE=...> etiketari dagokio.