Kontrolaren propietateak

Hautatutako kontrol baten propietateak editatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Komando hau erabiltzeko...

Ireki hautatutako inprimaki-elementuaren laster-menua - aukeratu Kontrola

Ikonoa

Kontrola


Ohar-ikonoa

Propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzeko ezinbestekoa da, Diseinu moduan egotea kontrol bat hautatuta.


Propietateen elkarrizketa-koadroan datuak sartzen badituzu, kontuan izan hainbat lerrotako sarrerak erabil daitezkeela goitik behera irekitzen diren konbinazio-koadro batzuetan. SQL instrukzioak sar daitezkeen eremuei dagokie, baita testu-koadroen propietateei edo etiketa-eremuei ere. Eremu hauek ireki daitezke eta irekitako zerrendan testua sar daiteke. Ondorengo laster-teklak erabiltzen dira:

Teklak

Efektuak

+beherako gezia

Konbinazio-koadroa irekitzen du

+gorako gezia

Konbinazio-koadroa ixten du

Shift+Enter

Lerro berria txertatzen du.

Gorako gezia

Kurtsorea aurreko lerroan kokatzen du.

Beherako gezia

Kurtsorea hurrengo lerroan kokatzen du.

Sartu

Eremuko sarrera osatu eta kurtsorea hurrengo eremuan kokatzen du.


Zerrenda- edo konbinazio-koadroetan bezalaxe, eskuinaldeko eremuaren amaierako gezian klik eginez ireki edo itxi dezakezu zerrenda. Dena den, bai zerrenda irekian eta bai goiko testu-eremuan sar daitezke datuak. Zerrenda-aurkezpena erabiltzen duten propietateak salbuespen dira, adibidez:Zerrenda-sarrerak propietatea, Zerrenda-koadroa eta kontrol-eremuentzat ezartzen den Konbinazio-koadroa. Eremua irekita dagoenean bakarrik edita daitezke sarrerak hemen.

Orokorra

Orokorra fitxaren bidez, inprimaki-kontrol baten propietate orokorrak defini daitezke. Propietateak aldatu egiten dira kontrol motaren arabera. Propietate hauek guztiak ez dira erabilgarriak kontrol guztietan.

Datuak

Datuak fitxa-orriaren bidez hautatutako kontrolari datu-iturburuak eslei dakizkioke.

Gertaerak

Gertaerak fitxa-orrian inprimakien kontrol-eremuetan gauzatzen diren gertaerak eta makroak esteka daitezke.

Data (XML inprimaki-dokumentuetarako)

XML inprimaki-dokumentu baten Datuak fitxa-orriak XML inprimakien zenbait ezarpen eskaintzen ditu.