Taula-kontrolei buruzko aholku bereziak
Taula-kontrol bat defini daiteke erregistroak nahi bezala bistaratzeko. Laburbilduz, datuak datu-baseko inprimaki batean bezala bistaratzeko edo editatzeko, datu-eremuak defini daitezke.
Ondorengo eremuok erabil daitezke taula-kontroletan: testua, data, ordua eta moneta-eremua, zenbakizko eremua, eremu maskaratua, kontrol-laukia eta konbinazio-koadroa. Data/ordu eremu konbinatuetan, bi zutabe sortzen dira automatikoki.
Hautatutako lerro kopurua, hautatutako lerrorik badago, parentesi artean agertuko da erregistro kopuru osoaren ondoren.
Taula-kontrolean zutabeak txertatzeko, egin klik zutabe-tituluetan eta ireki laster-menua. Komando hauek dituzu erabilgarri:
Txertatu zutabea
Datu-eremu bat hautatzeko azpimenu bat irekitzen du eta taula-kontrolean txertatzen du.
Konfiguratu taula-kontrola arrastatuz eta jareginez: Ireki datu-iturburuen arakatzailea eta arrastatu nahi dituzun eremuak datu-iturburuen arakatzailetik taula-kontrolaren zutabe-izenburura. Aurrez konfiguratutako zutabe bat sortu da.
Ordeztu honekin
Taula-kontrolean hautatutako datu-eremua ordeztuko duen datu-eremua hautatzeko azpimenua irekitzen du.
Ezabatu zutabea
Unean hautatutako zutabea ezabatzen du.
Zutabea
Hautatutako zutabearen propietateen elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Ezkutatu zutabeak
Hautatutako zutabea ezkutatzen du. Propietateak ez dira aldatzen.
Erakutsi zutabeak
Hautatutako zutabeak berriro ikusteko azpimenua irekitzen du. Zutabe bat erakusteko soilik, egin klik zutabe-izenean. Ezkutatutako lehen 16 zutabeak soilik ikus ditzakezu. Ezkutatutako zutabe gehiago badaude, Erakutsi zutabeak elkarrizketa-koadroa irekitzeko hautatuGehiago komandoa.
Gehiago
Erakutsi zutabeak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Erakutsi zutabeak elkarrizketa-koadroan, erakutsiko diren zutabeak hauta daitezke. Eutsi sakatuta Shift edo ⌘Ctrl tekla sarrera bat baino gehiago hautatzeko.
Denak
Zutabe guztiak erakusteko, egin klik Denak botoian.
Taula-kontrola teklatuaren bidez kontrolatu soilik
Teklatua zure dokumentuko kontrol batetik bestera igarotzeko soilik erabiltzen baduzu, beste kontrol mota batzuekin desberdintasun bat dagoela ikusiko duzu: Tab teklak ez du kurtsorea hurrengo kontrolera mugitzen, baizik eta taula-kontroleko hurrengo zutabera. Sakatu ⌘Ctrl+Tab hurrengo kontrolera mugitzeko, edo sakatu Shift+⌘Ctrl+Tab aurreko kontrolera mugitzeko.
Taula-kontrolen teklatua soilik editatze modu berezian sartzeko:
Inprimaki-dokumentuak diseinu moduan egon behar du.
-
Sakatu ⌘Ctrl+F6 dokumentua hautatzeko.
-
Lehenengo kontrola hautatzeko sakatu Shift+F4. Taula-kontrola ez bada lehenengo kontrola, sakatu Tab hautatu arte.
-
Sakatu sartu, edizio modura sartzeko. Heldulekuak kontrol-ertza baino urrunago agertzen dira.
-
Editatze moduan, editatze moduaren laster-menua ireki daiteke Shift+F10 sakatuz.
-
Zutabeak editatu nahi badituzu, sakatu Shift+zuriunea zutabearen edizio-moduan sartzeko. Orain, zutabeen ordena aldatu dezakezu ⌘Ctrl+gezi-teklak erabilita. Del teklak uneko zutabea ezabatuko du.
-
Editatze modutik irteteko sakatu Escape tekla.