Eremu formatudun baten propietate bereziak

Formateatzea: Formatuaren propietatea ezartzeko, egin klik Propietateak: Eremu formatuduna elkarrizketa-koadroko Formatua lerroko ... botoian. Zenbaki-formatua elkarrizketa-koadroa agertuko da.

Eremu formatuduna datu-base bateko testu-eremu bati konektatuta badago, eremuko sarrerak testutzat joko dira. Zenbaki gisa bistara daitekeen datu-baseko eremu bati konektatuta badago eremu formatuduna, zenbakitzat joko da sarrera. Data eta ordua ere barne-funtzionamenduan zenbaki gisa maneiatzen dira.

Gut. Balioa etaGeh. balioa: Eremu formatudun baterako gutxieneko eta gehieneko zenbakizko balioak sar ditzakezu. Gut. Balioa eta Geh. balioek lehendik dauden datuen irteera zehazten dute (Adibidez: gut. balioa 5 da, konektatutako datu-baseko eremuak 3 balio osoko zenbakia du. Irteera 5 da, baina datu-baseko balioa ez da aldatu) eta datu berrien sarrera (adibidez: Geh. balioa 10 da eta zuk 20 sartzen duzu. Sarrera zuzendu egiten da eta datu-basean 10 idazten da). Gut. balioa eta Geh. balioa, ez badira ezartzen, ez da mugarik aplikatuko. Testu-eremuaren datu-basera konektatuta dauden eremu formatudunei, bi balio hauek eta Balio lehenetsia ez zaizkie aplikatu.

Balio lehenetsia: Erregistro berrietan balio lehenetsi gisa ezartzen da balio hau.