Inprimaki-kontrolak

'Inprimakiko kontrolak' tresna-barrak inprimaki interaktiboak sortzeko behar diren tresnak ditu. Tresna-barra hori erabil daiteke inprimaki bati kontrolak gehitzeko, bai testu-dokumentu batean zein kalkulu-orri batean, aurkezpen batean edo HTML dokumentu batean. Esaterako, makro bat exekutatzen duen botoi bat sortu daiteke.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Tresna-barrak - Inprimakiko kontrolak.

Txertatu tresna-barrako ikonoa (baliteke hasieran ikusten ez den ikono hau gaitu behar izatea):

Icon

Inprimakiko kontrolak


Ohar-ikonoa

XML inprimaki-dokumentuek (XForms) kontrol berdinak erabiltzen dituzte.


Inprimaki bat sortzeko, ireki dokumentu bat eta inprimaki-kontrolak gehitzeko eta definitzeko erabili inprimaki-kontrolak tresna-barra. Inprimakia datu-basearekin ere esteka daiteke. Horrela, datu-basea manipulatzeko kontrolak erabil daitezke.

HTML dokumentu batean inprimaki bat sortzen duzunean, Interneten bidez datuak bidaltzeko erabil dezakezu.

Ohar-ikonoa

LibreOffice aplikazioak esportaziorako erabiliko duzun HTML bertsioak onartzen dituen inprimaki-propietateak soilik esportatuko ditu. HTML bertsioa zehazteko, aukeratu - Kargatu/gorde - HTML bateragarritasuna.


Dokumentu batean kontrol bat gehitzeko

  1. Inprimaki-kontrolak tresna-barran, gehitu nahi duzun kontrolaren ikonoan egin klik.

  2. Kontrola sortzeko arrastatu dokumentuan.

    Kontrol-eremu karratua sortzeko, eduki sakatuta Maius tekla arrastatzen duzun bitartean.

Iradokizun-ikonoa

Taula edo kontsulta bateko eremu-zerrendako eremu bat inprimaki bati gehitzeko, arrastatu gelaxka inprimakira. Testu-dokumentu batean, zutabe-goiburuko bat ere arrastatu dezakezu inprimakiari eremua gehitzeko. Eremurako etiketa bat sartzeko, eutsi sakatuta +Shift teklak zutabe-goiburukoa arrastatzen ari zaren bitartean.


Kontrol bat aldatzea

  1. Saguaren eskuineko botoiaz egin klik kontrolaren gainean eta aukeratu Kontrola. Elkarrizketa-koadro bat irekiko da eta kontrolaren propietateak definitu ahal izango dituzu.

  2. Kontrol baten tekla bizkortzailea zehazteko, tilet bat (~) gehitu karakterearen aurrean, kontrolaren etiketan.

  3. Kontrolak dokumentu batetik bestera arrastatu eta jaregin ditzakezu. Kontrolak kopiatu eta itsats ditzakezu dokumentuen artean. Beste dokumentu bateko kontrol bat txertatzen denean, LibreOffice(e)k aztertzen ditu: datu-iturburuak, eduki mota, eta kontrolaren propietate-edukia. Beraz, kontrolak egitura-logikoa doitzen du helburuko dokumentuan. Adibidez, helbide-liburu batetik edukia bistaratzen duen kontrolak eduki berdina bistaratzen jarraituko du beste dokumentu batean kopiatu ondoren. Inprimaki-propietateen elkarrizketa-koadroanDatuak fitxa-orrian ikus ditzakezu propietate hauek.

Hautatu

Ikonoa

Ikono honek saguaren erakuslea hautatze moduan jartzen du, edo modu hori desaktibatzen du. Uneko inprimakiko kontrolak hautatzeko erabiltzen da hautatze modu hau.

Diseinu modua aktibatu/desaktibatu

Diseinu modua aktibatzen edo desaktibatzen du. Diseinua modutik erabiltzaile modura (eta alderantziz) azkar pasatzeko erabiltzen da funtzio hau. Aktibatu inprimaki-kontrolak editatzeko, desaktibatu inprimaki-kontrolak erabiltzeko.

Ikonoa

Diseinu modua aktibatu/desaktibatu

Kontrolaren propietateak

Hautatutako kontrol baten propietateak editatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.

Ikonoa

Kontrola

Inprimaki-propietateak

Besteak beste, inprimaki osoaren datu-iturburua eta gertaerak zehatz ditzakezu elkarrizketa-koadro honetan.

Ikonoa

Inprimakia

Kontrol-laukia

Icon

Kontrol-laukia sortzen du. Inprimakietan funtzio bat aktibatu edo desaktibatzeko aukera emango dizu kontrol-laukiak.

Testu-koadroa

Icon

Testu-koadro bat sortzen du. Testu-koadroak erabiltzaileak testuak sartzeko eremuak dira. Inprimakietan, testu-koadroek datuak bistaratzen dituzte edo datu berriak sartzeko aukera eskaintzen dute.

Eremu formatuduna

Icon

Eremu formatuduna sortzen du. Eremu formatuduna da: sarrerak eta irteerak nola formateatuko diren eta zein balio murriztaile aplikatuko diren definitzeko aukera ematen duen testu-koadroa.

Kontrol-propietate bereziak izaten dituzte eremu formatudunek (hautatu Formatua - Kontrola).

Sakatzeko botoia

Icon

Sakatzeko botoia sortzen du. Funtzio hau zehaztutako gertaera bati, adibidez sagu-klikari, dagokion komandoa exekutatzeko erabil daiteke.

Posible da testua eta grafikoak aplikatzea botoi hauei.

Aukera-botoia

Icon

Aukera-botoia sortzen du. Aukera-botoiaren bidez, erabiltzaileak hainbat aukeraren artean bat aukera dezake. Funtzionalitate bereko aukera-botoiei izen bera ematen zaie (Izenapropietatea). Normaleantalde-laukia esleitzen zaie.

Zerrenda-koadroa

Icon

Zerrenda-koadro bat sortzen du. Erabiltzaileak zerrenda bateko sarrera bat hauta dezake zerrenda-koadro baten bidez. Inprimakia datu-base bati estekatua badago eta datu-basearekiko konexioa aktibo badagoZerrenda-koadroen morroia automatikoki agertuko da, dokumentuan zerrenda-koadroa txertatu ondoren. Zerrenda-koadroa sortzen lagunduko dizu morroi honek.

Konbinazio-koadroa

Icon

Konbinazio-koadroa sortzen du. Goitik behera jaisten den zerrenda duen lerro bakarreko zerrenda-koadroa da konbinazio-koadroa, eta erabiltzaileak aukera bat hautatu behar du bertan. Erabiltzaileak beste sarrerarik ez sartzeko zerrendan, "irakurtzeko soilik" propietatea eslei dakioke konbinazio-koadroari. Inprimakia datu-base bati lotua badago eta datu-basearekiko konexioa aktibo badago Konbinazio-koadroen morroia automatikoki agertuko da, dokumentuan konbinazio-koadroa sartu ondoren.

Etiketa-eremua

Icon

Testua bistaratzeko eremua sortzen du. Aurrez definitutako testua bistaratzeko soilik erabiltzen dira etiketa hauek. Eremu hauetan ezin da sarrerarik egin.

Kontrol gehiago

Kontrol gehiago tresna-barra irekitzen du.

Inprimaki-diseinua

Inprimaki-diseinua tresna-barra irekitzen du.

Morroiak aktibatu/desaktibatu

Icon

Kontroletako morroien inprimaki automatikoak aktibatzen eta desaktibatzen ditu.

Testu-koadro, taula-kontrol eta beste kontrolen propietateak sar daitezke morroi hauen bidez.

Laster-menuko komandoak