Erakutsi marrazteko funtzioak
Egin klik Marrazki-barra irekitzeko edo ixteko. Uneko dokumentuan formak, lerroak, testuak eta bunbuiloak gehi ditzakezu barra horretatik.
Writer eta Calc dokumentuetan marrazki-barra aktibatzeko eta desaktibatzeko, tresna-barra estandarreko ikono bat erabil dezakezu.
Erakutsi marrazteko funtzioak
Tresna-barretan zein botoi dauden ikusgai aldatu dezakezu. Sakatu saguaren eskuineko botoiarekin tresna-barra bat, Botoi ikusgaiak komandora joateko.
Hautapena
Uneko dokumentuan objektuak hauta ditzakezu. Objektu bat hautatzeko, egin klik objektuan geziaren bidez. Objektu bat baino gehiago hautatzeko, arrastatu hautapen-marko bat objektuen inguruan. Hautapenean objektu bat gehitzeko, Maius sakatu eta egin klik objektuan.
Marra
Marra batean testua txertatzeko, egin klik bikoitza marran eta idatzi edo itsatsi zure testua. Testuaren noranzkoa eta marra marrazteko arrastatzean zuen noranzkoa bat datoz. Marra ezkutatzeko, hautatu Marrazki-objektuen propietateen barranMarra-estiloa koadroanIkusezinaeremua.
Laukizuzena
Laukizuzen bat marrazten du uneko dokumentuan arrastatzen duzun lekuan. Karratu bat marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean. Egin klik laukizuzenaren izkina bat jarri nahi duzun lekuan, eta arrastatu nahi duzun tamainaraino.
Elipsea
Obalatu bat marrazten du uneko dokumentuan arrastatzen duzun lekuan. Egin klik obalatua marraztu nahi duzun lekuan, eta arrastatu nahi duzun tamainaraino. Zirkulu bat marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.
Poligonoa
Marra zuzenen segmentuen serie batez osatutako marra marrazten du. Marra-segmentua marrazteko arrastatu, marra-segmentuaren bukaera-muturra definitzeko egin klik eta ondoren marra-segmentu berri bat marrazteko arrastatu. Egin klik bikoitza marra marrazten amaitzeko. Forma itxi bat sortzeko, egin klik bikoitza marraren hasiera-puntuan.
Puntu berriek 45ºko angeluak izateko, mantendu sakatuta Maius tekla poligonoa marrazten duzun bitartean.
Editatu puntuak moduaren bidez poligonoaren puntu indibidualak interaktiboki alda daitezke.
Kurba
Bezier-en kurba leuna marrazten du. Egin klik kurba hastea nahi duzun lekuan, arrastatu, askatu, eta ondoren, eraman erakuslea kurba amaitzea nahi duzun lekura eta egin klik. Kurban marra zuzenen segmentu bat gehitzeko erakuslea lekuz aldatu eta egin klik berriro. Egin klik bikoitza kurba marrazten amaitzeko. Forma itxi bat sortzeko, egin klik bikoitza kurba hasiko den lekuan. Arrastatzean egindako distantziak zehaztuko du kurbaren arkua.
Forma libreko marra
Zirkulu-arkua
Zirkulu-arku bat marrazten du uneko dokumentuan. Zirkulu-arku bat marrazteko, arrastatu obalatu bat nahi duzun tamainaraino, eta ondoren zirkulu-arkuaren hasiera-puntua definitzeko egin klik. Aldatu lekuz erakuslea bukaera-muturra jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez daukazu obalatuan klik egin beharrik. Zirkulu batean oinarritutako arkua marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.
Elipse-atala
Obalatu baten arkuak eta bi erradiok definitutako forma bete bat marrazten du uneko dokumentuan. Elipse-atala marrazteko, arrastatu obalatu bat nahi duzun tamainaraino eta ondoren, lehenengo erradioa definitzeko egin klik. Aldatu lekuz erakuslea, bigarren erradioa jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez daukazu obalatuan klik egin beharrik. Elipse-atala marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.
Zirkulu-segmentuak
Zirkulu-arku batek eta diametroak definitutako forma bete bat marrazten du uneko dokumentuan. Zirkulu-segmentu bat marrazteko, arrastatu zirkulu bat nahi duzun tamainaraino, eta ondoren diametroaren hasiera-puntua definitzeko egin klik. Aldatu lekuz erakuslea diametroaren bukaera-muturra jarri nahi duzun lekura eta egin klik. Ez daukazu zirkuluan klik egin beharrik. Elipse-atala marrazteko, Maius sakatuta eduki arrastatzen ari zarenean.
Testu-kutxa
Testu-animazioa
Bunbuiloak
Noranzko horizontala duen testuaren bunbuilo angeluzuzen batean bukatuko den marra marrazten du, uneko dokumentuan arrastatzen hasten zaren lekutik. Bunbuiloaren tamaina aldatzeko arrastatu bunbuiloaren helduleku bat. Test bat gehitzeko, egin klik bunbuiloaren ertzean, eta ondoren idatzi edo itsatsi zure testua. Bunbuilo angeluzuzen bat bunbuilo biribil bihurtzeko, arrastatu izkinako helduleku handiena saguaren erakusleak esku itxura duenean.
Puntuak
Zure marrazkian puntuak edita daitezke.
Fitxategitik
Estrusioa aktibatu/desaktibatu
3D efektuak aktibatzen eta desaktibatzen ditu hautatutako objektuentzat.
Bunbuilo bertikalak
Noranzko bertikala duen testuan bunbuilo angeluzuzen batean bukatuko den marra marrazten du, uneko dokumentuan arrastatzen hasten zaren lekutik. Bunbuiloaren tamaina aldatzeko arrastatu bunbuiloaren helduleku bat. Test bat gehitzeko, egin klik bunbuiloaren ertzean, eta ondoren idatzi edo itsatsi zure testua. Bunbuilo angeluzuzen bat bunbuilo biribil bihurtzeko, arrastatu izkinako helduleku handiena saguaren erakusleak esku itxura duenean. Asiako hizkuntzen euskarria gaituta dagoenean erabil daiteke soilik.
Testu bertikala
Noranzko bertikala duen testuaren testu-koadroa marrazten du, uneko dokumentuan klik egitean edo arrastatzean Egin klik dokumentuko edozein lekutan, eta idatzi edo itsatsi testua. Gainera, testua gehitu nahi duzun lekura eraman dezakezu kurtsorea. Arrastatu testu-koadro bat eta ondoren idatzi edo itsatsi zure testua. Asiako hizkuntzen euskarria gaituta dagoenean soilik erabil daiteke.