Inprimatu fitxategia zuzenean
Egin klik Inprimatu fitxategia zuzenean ikonoan dokumentu aktiboa uneko inprimatze-ezarpen lehenetsiekin inprimatzeko. Hauek Inprimagailuaren konfigurazioa elkarrizketa-koadroan aurkituko dituzu, Inprimagailu-ezarpenak menu-komandoren bidez ireki dezakezu.
Testu bat edo grafiko bat hautatu eta Inprimatu fitxategia zuzenean ikonoan klik egiten baduzu, hautapena edo dokumentua inprimatu nahi duzun galdetuko dizu.
Uneko dokumentuak zure sistema eragilean lehenetsita ez dagoen inprimagailua erabiltzen badu, Inprimatu fitxategia zuzenean ikonoan klik egitean Inprimatu elkarrizketa-koadroa irekiko da.