Datu-nabigatzailea
Uneko XForms dokumentuaren datu-egitura zehazten du.
Modeloaren izena
Erabili nahi duzun Xforms modeloa hautatzen du.
Modeloak
XForms modeloak gehitu, izena aldatu eta kentzen du.
Gehitu
Gehitu modeloa elkarrizketa-koadroa irekitzen du XForm modeloa gehitzeko.
Ereduaren datuen eguneraketak dokumentuaren eraldatze-egoera aldatzen du
Gaituta badago, dokumentuaren egoera "aldatua" izango da ereduko datu bati lotuta dagoen inprimaki-kontrol bat aldatzen duzunean. Gaituta ez badago, aldaketa horiek ez dute dokumentuaren egoeran "aldatua" ezartzen.
Kendu
Hautatutako XForm modeloa ezabatzen du. Ezin da azken modeloa ezabatu.
Aldatu izena
Hautatutako Xform modeloaren izena aldatzen du.
Erakutsi xehetasunak
Xehetasunak erakusteko edo ezkutatzeko bistaratzea aldatzen du.
Instantzia
Uneko instantziakoak diren elementuak zerrendatzen ditu.
Bidalketak
Bidalketa-zerrenda.
Loturak
XForm-en loturak zerrendatzen ditu.
Instantziak
Botoi honetan instantziak gehitu, editatu eta kentzeko azpimenuak daude.
Gehitu
Instantzia berri bat gehitzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Editatu
Uneko instantzia aldatzeko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du.
Kendu
Uneko instantzia ezabatzen du. Ezin da azken instantzia ezabatu.
Erakutsi datu motak
Xehetasun gehiago edo gutxiago erakusteko edo ezkutatzeko bistaratzea aldatzen du.
Gehitu
Elementu berri bat (elementua, atributua, bidalketa edo lotura) uneko elementuaren azpielementu gisa gehitzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Editatu
Hautatutako elementua (elementua, atributua, bidalketa edo lotura) editatzeko elkarrizketa-koadroa irekitzen du.
Ezabatu
Hautatutako elementua (elementua, atributua, bidalketa edo lotura) ezabatzen du.