Letra-tipoa

Kapsulatu dokumentuko letra-tipoak uneko fitxategian.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Fitxategia - Propietateak - Letra-tipoa fitxa


Letra-tipoak kapsulatzea

Markatu lauki hau dokumentuko letra-tipoak dokumentu-fitxategian kapsulatzeko eta, horrela, ordenagailu ezberdinen artean mugitu ahal izateko. Kapsulatutako letra-tipoak dituen dokumentuak tamaina handiagoa du eta letra-tipoak helburuko ordenagailuan erabiliko dira dokumentuaren diseinua hobeto errendatu dadin.

Komenigarria izan daiteke letra-tipoak kapsulatzea zure dokumentuak arruntak ez diren edo pertsonalizatuak diren letra-tipoak dituenean.