Hedapenen kudeatzailea

Hedapenen kudeatzaileak LibreOffice hedapenak gehitzen, kentzen, desgaitzen, gaitzen eta eguneratzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Hedapenen kudeatzailea.


Ondoren LibreOffice hedapenen adibideak daude:

  1. UNO osagaiak (softwarearen modulu konpilatuak)

  2. Konfigurazio-datuak (menuko komandoetarako)

  3. LibreOffice Basic liburutegiak

  4. LibreOffice elkarrizketa-koadroen liburutegiak

  5. Hedapen-fitxategiak (*.oxt fitxategiak, goiko zerrendako hedapen bat edo gehiago dituztenak)

Hedapenen esparrua

Administratzailearen edo erroko pribilegioak dituzten erabiltzaileek elkarrizketa-koadro bat ikusiko dute, non hedapenak "erabiltzaile guztientzat" edo "niretzat bakarrik" instalatu nahi dituzten aukeratu ahal izango baitute. Pribilegio horiek ez dauzkaten erabiltzaile arruntek hedapenak beraientzat bakarrik instalatu, kendu edo alda ditzakete.

  1. Erroko edo administratzailearen pribilegioak dituen erabiltzaile batek erabiltzaile guztientzat erabilgarri egongo den hedapen partekatu gisa instala dezakete hedapen bat. Hedapena hautatu ondoren, elkarrizketa-koadro bat irekiko da eta hedapena uneko erabiltzailearentzat edo erabiltzaile guztientzat instalatu behar den galdetuko du.

  2. Erroko pribilegiorik ez duen erabiltzaile batek berak erabiltzeko bakarrik instala ditzake hedapenak. Horri erabiltzaile-hedapen deitzen zaio.

Hedapen bat instalatzeko

Hedapenak .oxt luzapena duten fitxategi gisa eskura daitezke.

Hedapenen bilduma bat aurki dezakezu Interneten. Egin klik hedapenen kudeatzaileko "Eskuratu lineako hedapen gehiago" estekan web-nabigatzailea irekitzeko, eta http://extensions.libreoffice.org/ orria ikusteko.

Erabiltzaile-hedapen bat instalatzeko

Egin ekintza hauetako bat:

  1. Egin klik bikoitza .oxt fitxategian zure sistemako fitxategi-arakatzailean.

  2. Web-orri batean, egin klik *.oxt fitxategi baten hiperestekan (web-nabigatzailea fitxategi mota horretarako hedapenen kudeatzailea abiarazteko konfigura badaiteke).

  3. Aukeratu Tresnak - Hedapenen kudeatzailea aukera eta, gero, sakatu Gehitu.

Partekatutako hedapen bat testu moduan instalatzeko

  1. Administratzaile gisa, ireki terminal bat edo komando-lerro bat.

  2. Aldatu programa-karpetara zure instalazioan.

  3. Sartu ondorengo komandoa, zure hedapenaren fitxategiaren bide-izena eta izena erabiliz:

    unopkg add --shared path_filename.oxt

Hautatu kendu, gaitu edo desgaitu nahi duzun hedapena. Hedapen batzuetan, 'Aukerak' elkarrizketa-koadroa ere ireki dezakezu.

Gehitu

Sakatu 'Gehitu' hedapen bat gehitzeko.

Fitxategien elkarrizketa-koadro bat irekitzen da, gehitu nahi duzun hedapena hauta dezazun. Hautatutako hedapena kopiatu eta erregistratzeko, sakatu 'Ireki'.

Hedapen batek lizentziaren elkarrizketa-koadroa erakuts dezake.Irakurri lizentzia. Egin klik 'Korritu behera' botoian beherantz korritzeko, beharrezkoa bada. Sakatu' Onartu' hedapena instalatzen jarraitzeko.

Kendu

Hautatu kendu nahi duzun hedapena eta, gero, sakatu 'Kendu'.

Gaitu

Hautatu gaitu nahi duzun hedapena, eta sakatu 'Gaitu'.

Desgaitu

Hautatu desgaitu nahi duzun hedapena, eta sakatu 'Desgaitu'.

Eguneratu

Egin klik instalatutako hedapen guztien lineako eguneratzeak bilatzeko. Hautatutako hedapenaren eguneratzeak bakarrik bilatzeko, aukeratu 'Eguneratu' komandoa laster-menuan. Eguneratzerik badagoen begiratzen berehala hasten da. Hedapen-eguneratzea elkarrizketa-koadroa ikusiko duzu.

Aukerak

Hautatu instalatutako gehigarri bat eta, gero, egin klik gehigarriaren Aukerak elkarrizketa-koadroa irekitzeko.

Bistaratu hedapenak

Bistaratutako hedapenen zerrenda iragazi daiteke haien esparruaren arabera.

LibreOffice aplikazioarekin paketatua

Paketatutako hedapenak sistema-administratzaileak instalatutakoak dira. Sistema eragile bakoitzak duen instalatzaile espezifikoarekin instalatzen dira. Horiek ezin dira hemen instalatu, eguneratu edo kendu.

Instalatua erabiltzaile guztientzako

Iragazi ordenagailu honen erabiltzaile guztientzako erabilgarri dauden hedapenak. Administratzaile- edo erro-pribilegioak duen norbaitek soilik eguneratu edo kendu ditzake hedapen horiek.

Instalatua uneko erabiltzailearentzako

Iragazi unean saioa hasita duen erabiltzailearentzako soilik erabilgarri dauden hedapenak.

Komando gehigarriak ager daitezke hedapen baten laster-menuan, 'Hedapenen kudeatzailea' leihoan, hautatutako hedapenaren arabera. Lizentzia-testua berriro erakuts dadin aukeratu dezakezu. Hedapenen eguneratzeak egiaztatu daitezen edo ez daitezen aukeratu dezakezu.