Koaderno-barra erabiltzea

Komando-barra komando-ikonoak bistaratzeko modu berri bat da, haiek azkarrago erabili ahal izateko balio duena.

Abisu-ikonoa

Eginbide hau esperimentala da eta erroreak sor ditzake edo espero ez den moduan porta daiteke. Hura gaitzeko, aukeratu - LibreOffice - Aurreratua eta hautatu Gaitu eginbide esperimentalak checkbox.


Modu lehenetsian, LibreOffice komandoak menu teilakatuetan eta ikonoz beteriko tresna-barretan taldekatuta daude.

Koaderno-barrak kontrolak eta ikonoak antolatzeko beste modu bat erakusten du, ez ikonoen errenkada zuzen modura, baizik eta komandoen eta edukien taldeak testuinguruaren arabera bistaratuta.

Koaderno-barran, maiz erabilitako komandoak taldeka antolatzen dira eta haiek atzitzea azkartzen da. Horrela, menuz menuko aukeran eta tresna-barretako komando-ikonoen arakatze luzeak saihesten dira.

Koaderno-barra Writer, Calc eta Impress aplikazioetan dago erabilgarri. Erabiltzaile-interfazeak hainbat diseinu ditu orain. Ikusi menuko bi sarrerak kontrolatzen dute koaderno-barra: Tresna-barren diseinua izenekoak eta Koaderno-barra izenekoak.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Ikusi - Tresna-barren diseinua - Koaderno-barra menua


Erabiltzaile-interfazearen diseinuak

'Tresna-barren diseinua' sarrerak zein interfaze-elementu ikusiko den definitzen du. Diseinu erabilgarriak honakoak dira:

Erabiltzaileak tresna-barra gehiago aktibatzen dituenean, egoera berria erabiltzaile-profilean gordeko da. Hortaz, koaderno-barraren modura itzultzean, aurretik ikusgai jarritako tresna-barra guztiak ikusgai egongo dira.

Koaderno-barraren modu erabilgarriak

Ohar-ikonoa

Fitxen moduan, menu-barra ezkutatuta dago modu lehenetsian. Menu-barra bistaratzeko, hautatu leihoaren goian ezkerrean dagoen “≡” ikonoa eta aukeratu Menu-barra.


Iradokizun-ikonoa

Koaderno-barraren ikono-tamaina aldatu egin daiteke. Hori aldatzeko, joan Tresnak - Aukerak - LibreOffice - Ikusi - Koaderno-barra zerrenda-koadrora.


Ohar-ikonoa

Koaderno-barra ezin da pertsonalizatu.


Abisu-ikonoa

Koaderno-barraren uneko inplementazioa (LibreOffice 6.1) Writer, Calc eta Impress moduluei berdin eragiten die. Moduluetako bateko koaderno-barran aldaketa bat egiten bada, gainerako moduluetan ere eragina izango du.