Audioa edo bideoa

Audio- edo bideo-fitxategi bat txertatzen du zure dokumentuan.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Txertatu - Multimedia - Audioa edo bideoa.

Aukeratu Txertatu - Audioa edo bideoa


Dokumentuan film-fitxategi bat edo soinu-fitxategi bat txertatzeko

  1. Egin klik fitxategia txertatu nahi duzun lekuan.

  2. Aukeratu Txertatu - Multimedia - Audioa edo bideoa. LibreOffice Impress aplikazioan, aukeratu Txertatu - Audioa edo bideoa.

  3. Fitxategia ireki elkarrizketa-koadroan, hautatu txertatu nahi duzun fitxategia.

    Ohar-ikonoa

    Elkarrizketa-koadro honetako zerrendan dauden fitxategi motak ez dituzte sistema eragile guztiek onartzen.


  4. Sakatu Estekatu kutxa jatorrizko fitxategiarekin esteka bat sortu nahi baduzu. Hori markatuta ez badago, multimedia-fitxategia kapsulatu egingo da (ez da onartzen fitxategi-formatu guztiekin).

  5. Egin klik Irekin.

Bestela, Tresnak - Media Player aukeratu dezakezu Media Player irekitzeko. Erabili Media Player onartzen diren multimedia-fitxategi guztien aurrebista ikusteko. Egin klik Media Player-en leihoko 'Aplikatu' botoian uneko multimedia-fitxategia dokumentuan txertatzeko.

Film edo soinu-fitxategi bat erreproduzitzeko

  1. Egin klik zure dokumentuko film edo soinu-fitxategiaren objektuaren ikonoan.

    Ikonoa atzeko planoan antolatuta badago, eduki Ctrl sakatuta klik egiten duzun bitartean.

    'Multimedia erreprodukzioa' tresna-barra erakusten da.

  2. Egin klik Multimedia-erreprodukzioa tresna-barrako Erreproduzitu aukeran.

Ohar-ikonoa

Impresseko aurkezpen bat exekutatzen duzunean, uneko diapositiban kapsulatutako soinua edo bideoa automatikoki erreproduzituko da, amaitzen den arte edo diapositibatik irteten zaren arte.


Multimedia-erreprodukazioaren barra erabil daiteke fitxategiaren erreprodukzioa pausarazteko, gelditzeko, errepikatzeko, baita bolumena doitzeko edo mututzeko ere. Fitxategiko uneko erreprodukzioaren kokalekua graduatzailearen ezkerraldean zehazten da. Erabili eskuineko graduatzailea erreprodukzioaren bolumena doitzeko. Film-fitxategietarako, barran zerrenda-koadro bat dago erreprodukzioaren zoom-faktorea hautatzeko.

Onartutako multimedia formatuak

LibreOffice aplikazioek sistema eragileak instalatuta dituen multimedia-euskarriak erabiltzen dituzte.