Fitxategiak

Hautatutako gaian fitxategi berriak gehitzen ditu.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Galeria edo egin klik Galeria ikonoan Estandarra barran, ondoren Gai berria botoia - Fitxategiak fitxa.


Fitxategi mota

Hautatu gehitu nahi duzun fitxategi mota.

Aurkitutako fitxategiak

Erabilgarri dauden fitxategiak zerrendatzen ditu. Hautatu gehitu nahi duzun fitxategia, eta ondoren egin klik Gehitu aukeran. Zerrendan fitxategi guztiak gehitzeko, egin klik Gehitu denak aukeran.

Bilatu fitxategiak

Aurkitu gehitu nahi dituzun fitxategiak dituen direktorioa eta ondoren klik Adosbotoian.

Gehitu

Hautatutako fitxategia gehitzen du uneko gaian.

Gehitu denak

Zerrendako fitxategi guztiak uneko gaian gehitzen ditu.

Aurrebista

Hautatutako fitxategiaren aurrebista bistaratzen edo ezkutatzen du.

Aurrebistaren koadroa

Hautatutako fitxategiaren aurrebista bistaratzen du.