Hangul/hanja bihurketa

Koreerako testua hanguletik hanjara edo hanjatik hangulera bihurtzen du. Menuaren komandoa asiar hizkuntzen euskarria gaituta badago soilik erabil daiteke - Hizkuntza-ezarpenak - Hizkuntzak aukeran, eta koreerako formatua duen testua hautatzen bada.

Komando hau erabiltzeko...

Aukeratu Tresnak - Hizkuntza - Hangul/hanja bihurketa. Asiar hizkuntzen euskarriak gaituta egon behar du.


Jatorrizkoa

Uneko hautapena bistaratzen du.

Hitza

Hiztegiko lehenengo ordezpen-iradokizuna bistaratzen du. Proposatutako hitza edita daiteke edo beste hitz bat idatzi. Egin klik Bilatu botoian jatorrizko hitza dagokion ordezpen-hitzarekin ordezteko.

Bilatu

Hiztegian zure hangul sarrera bilatzen du eta hari dagokion hanjarekin ordezten du. Egin klik Ez ikusiaukeran, bilatzeko funtzioa bertan behera uzteko.

Iradokizunak

Hiztegian erabilgarri dauden ordezpen guztiak bistaratzen ditu. Ordeztu karaktereka koadroa gaituta badago, karaktereen sareta bat ikusiko duzu. Ordeztu karaktereka koadroa ez badago markatuta, hitzen zerrenda bat ikusiko duzu.

Formatua

Ordezpenak bistaratzeko, egin klik formatuan.

Hangul/hanja

Jatorrizko karaktereen ordez iradokitutako karaktereak erabiliko dira.

Hanja (hangula)

Hangul zatia parentesi artean bistaratuko da, hanja zatiaren ondoren.

Hangula (hanja)

Hanja zatia parentesi artean bistaratuko da, hangul zatiaren ondoren.

Hanja ruby testu gisa gainean

Hanja zatia ruby testu gisa bistaratuko da hangul zatiaren gainean.

Hanja ruby testu gisa azpian

Hanja zatia ruby testu gisa bistaratuko da hangul zatiaren azpian.

Hangul ruby testu gisa gainean

Hangul zatia ruby testu gisa bistaratuko da hanja zatiaren gainean.

Hangul ruby testu gisa azpian

Hangul zatia ruby testu gisa bistaratuko da hanja zatiaren azpian.

Bihurketa

Normalean hangul eta hanja karaktereekin egindako hautapen-testu mistoan, hangul karaktere guztiak hanja bihurtuko dira eta hanja karaktere guztiak hangul bihurtuko dira. Hautapen-testu misto bat noranzko bateko bihurtu nahi baduzu, erabili ondorengo bihurketa-aukerak.

Hangula bakarrik

Markatu hangula soilik bihurtzeko. Ez bihurtu hanja.

Hanja soilik

Markatu hanja soilik bihurtzeko. Ez bihurtu hangula.

Ez ikusi egin

Uneko hautapenean ez da aldaketarik egingo. Hurrengo hitza edo karakterea bihurketarako hautatutako da.

Beti ez ikusi egin

Uneko hautapenean ez da aldaketarik egingo, eta hautapen bera detektatzen den bakoitzean automatikoki saltatuko da. Hurrengo hitza edo karakterea bihurketarako hautatutako da. Ez ikusi egindako testuen zerrenda uneko LibreOffice saioan da baliozkoa.

Ordeztu

Proposatutako karaktereekin edo formatuaren aukeren araberako hitzarekin ordezten du hautapena. Hurrengo hitza edo karakterea bihurketarako hautatutako da.

Ordeztu beti

Proposatutako karaktereekin edo formatuaren aukeren araberako hitzarekin ordezten du hautapena. Hautapen berdina detektatzen den bakoitzean automatikoki ordeztuko da. Hurrengo hitza edo karakterea bihurketarako hautatuko da. Ordezpen-testuen zerrenda uneko LibreOffice saioan soilik da baliozkoa.

Ordeztu karaktereka

Markatu, karakterez karaktere mugitu nahi baduzu hautatutako testuan zehar. Markatuta ez badago, hitz osoak ordeztuko dira.

Aukerak

Hangul/hanja aukerak elkarrizketa-koadroa irekitzen du.